Real Uniónek denboraldi honetatik aurrera “Área Txuribeltz” ekimena berreskuratuko du, 2021eko udan jabetza berriarekin hasitako proiektuari enpresa eta saltoki berriak bat egiteko, horrela laguntzaile sare handi bat eratuz, bai hirian, bai hiritik kanpo.
“Área Txuribeltz” ekimen berriak atal berezi bat izango du klubaren webgune ofizialean, eta establezimendu laguntzaileen posizionamendua hobetzea izango du helburu. Horretarako, klubak dituen tresna guztiez baliatuko da (sare sozial ofizialak, megafonia, newsletter informatiboa…).
Pakete komertzialak honako hau jasoko du:
- Identifikazio-pegatina
- Akordioa klubeko sare sozial ofizialetan argitaratzea
- Logoa Real Unióneko web orriko “Área Txuribeltz” atalean, laguntzailearen web edo sare sozialetarako sarbidearekin, bai eta bi aldeek adostutako eskaintzarako ere
- Newsletter
- Hurrengo partidan, Stadium Galeko megafonian akordioa sinatu izanaren aipamena
- Bi aldeen artean adostu beharreko argitalpena klubeko sare sozial ofizialetan
- Tribuna Nagusiko bi sarrera Real Uniónen denboraldi honetako partida baterako
- Denboraldi amaierako babesleen eta laguntzaileen festarako gonbidapena
Eskaintzak, deskontuak eta promozioak
“Área Txuribeltz” ekimen berriak Real Unióneko abonatuentzako eskaintza, deskontu eta promozio sorta bat ere ekarriko du, kasu bakoitzean establezimendu laguntzaile bakoitzarekin adostuko dena. Horretarako, abonatu unionistek denboraldi honetako txartela aurkeztu besterik ez dute egin beharko. Txartel horrek “Área Txuribeltz” berriaren logoa daraman diseinu bat jasotzen du aurpegietako batean.
Ekimenean parte hartu nahi duten establezimenduak klubarekin harremanetan jar daitezke areatxuribeltz@realunionclub.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 943 62 01 03 telefonora deituz.