REAL UNIONEK BI ZATI OSO EZBERDINEKO PARTIDA BATEAN GALDU DU

Real Union Clubek Salamancan galdu du (4-1) Unionistas de Salamancaren aurka. Irundarrek lehen zati oso ona egin dute markagailuan aurrea hartuz, baina bigarrenean etxeko taldea nagusitu da partidari buelta eman ostean.

Real Union Clubek aurrea hartu du partidako lehen aukeran. Dani Garridoren bitartez, Finley Munroeren arrisku ekintza oso on baten ondoren. Finley Munroe zelai-erditik abiatu da, jokalari errioxarraren mugimendua ikusi du eta partidako lehen gola eskuratu du. Hainbat hurbilketa izan ditu talde irundarrak golaren ostean, lehenengo Dani Garridoren urruneko jaurtiketa batekin, eta ondoren Asier Benitok buruz
egindako erremate batekin, Finley Munroek ezkerretik egindako erdiraketa on baten ostean. Real Union Clubek ez du asmatu, baina bai Unionistas de Salamancak, 36. minutuan berdindu baitu Ramiro Mayorrek buruz egindako errematearekin, eskuin hegaletik egindako erdiraketa on baten ostean.

Bigarren zatiko lehen bi aukerak etxeko taldearentzat izan dira, lehenengoa Dani Garciak buruz egindako erremate bat, desbideratuta joan dena, eta hamar minutu geroago Pau Martinezen jaurtiketa batekin, Jon Irazustaren ateko ezkerreko zutoinetik gertu joan dena. Baina 57. minutuan etxeko taldeak ez du huts egin eta partidari buelta ematea lortu du. Jon Irazustak lehen jaurtiketa salbatu ahal izan du, baina aldaratzea Rabadani erori zaio, eta ez du barkatu. Irundarrak berdinketa lortzen saiatu dira areara erdiraketak sartuta, baina ez dute asmatu. Partida erabakita geratu da 83. minutuan. Hamaika metroetatik izan da, Iñaki Olaortuaren helduleku baten ostean, Iñaki Olaortuaren helduleku baten ondoren, eta azken gizona izanda kanporatu egin dute. Penaltia Dani Garciak sartu du. Luzapenean iritsi da laugarren gola, berriz Dani Garciarena.

UNIONISTAS CF: Iván Martínez; Pascual, Ramiro Mayor, Imanol Baz, Verges; Gómez, Rabadán (85’, Jordi Tur), Tavares (46’, Rastrojo), Pau Martínez (85’, Carlos García); Santamaría (66’, De la Nava), Jonny (37’, Dani García).

REAL UNIÓN CLUB: Jon Irazusta; Sergio Santos (69’, Sergio Benito), Iñaki Olaortua, Alberto Quintana, Finley Munroe; Quique Rivero, Ander Vidorreta (82’, Aitor Aranzabe), Víctor San Bartolomé (61’, Iker Bilbao), Dani Garrido (69’, Víctor Eimil); Koldo Obieta, Asier Benito (69’, Alberto Cayarga).

GOLAK: 0-1, Dani Garrido (5. min). 1-1, Ramiro Mayor (36. Min). 2-1, Rabadán (58. Min). 3-1,
Dani García (83. Min). 4-1, Dani García (90+4. Min).

EPAILEA: Carlos Fernández Buergo. Txartel horiak Tavaresentzat (43. min) eta Daniel
Llacerentzat (ent, 50. min) Unionistas CF-n. Txartel gorria Iñaki Olaortuarentzat Real
Unionen (82. Min).

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko
Bi goleko porrota Riazorrera egindako bisitan.
Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)