Real Uniónek, Autocares Unitravelen laguntzarekin, bidaia antolatu du Urritxera. Igande honetan lehen taldeak SD Amorebietaren aurka 18:00etatik aurrera jokatuko duen partidarako.
Prezioa, sarrera eta bidaia barne, 20 eurokoa izango da 16 urte gorakoentzat eta 10 eurokoa 4 eta 15 urte bitartekoentzat.
Izena emateko beharrezkoa izango da Stadium Galera bulego orduetan etortzea, 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Izena ematerakoan beharrezkoa izango da ordainketa egitea. Izena emateko epea ostegunera arte, 19:30ak arte, egongo da zabalik, autobuseko eserlekuak aurretik betetzen ez badira. Autobusa aurrera ateratzeko gutxienez 40 eserleku bete beharko dira.
Autobusa igandean Stadium Galetik bertatik irtengo da 15:15etan.
Sarrera bakarrik erosteko aukera ere
Ibilgailu partikularretan hurbildu nahi diren zaletuentzat, Real Uniónek eta SD Amorebietak prezio hauek adostu dituzte: 10 euro 16 urte gorakoentzat eta 5 euro 4 eta 15 urte bitartekoentzat. Urritxeko leihatiletan erosteko.