Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Real Uniónek Bordelen galdu du aurredenboraldiko lehen lagunartekoan

FC Girondins de Bordeaux: Poussin; Louis Jean, Mwanga, Barbet, Nsimba; Fransergio, Ignatenko, Lacoux, Delaurier-Chaubet, Bakwa; Maja.

Honako jokalari hauek ere jokatu dute: Straczek, Atallah, De Lima, Depussay, Ekomie, Makagni, Onana, Pirringuel, Rocrou, Sissokho eta Swiderski.

Real Unión Club: Irazusta; Santos, Pérez, Jaso, Chan; Rivero, Azkue, Núñez, Sánchez, Bravo; Jon Ander.

Iza, Montoro, Aguirre, Herrero, Capelete, Seguín, Aramburu, Oyarzun y Kijera.

Emaitza (2-1): 1-0, Maja, penaltiz (10. min.); 2-0, Fransergio (11. min.); 2-1, Oyarzun (74. min.).

Epailea: Benjamin Lepaysant.

Bestelakorik: Real Uniónen lehen lagunarteko partida. Stade Matmut Atlantique. Ateak itxita.

Real Uniónen aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida porrotarekin bukatu da Matmut Atlantiquen, Bordeleko Girondinsen aurka, Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldeak baino aukera gehiago eta hobeak izan dituena.

Norgehiagokako 10. minutua bete gabe zegoela, etxeko taldeak eskuin hegaletik egindako barneraldi batean penaltia egin du Chanek, eta Majak maisuki sartu du gola Girondins aurretik jartzeko. Hurrengo jokaldian, minutu bat geroago, Jasok huts egin eta Fransergiok bigarrena egin du frantziarrentzat. Fransergiok berak hirugarrena egiteko aukera izan du 33. minutuan, baina bere jaurtiketa Irazustak kornerrera bidali du, gelditu bikaina eginda. Eta aurkako markagailua eta etxeko taldearen erritmo handiena gutxi ez balitz, Aitor Zulaikaren taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da 37. minutuan Chema Núñezek txartel gorria ikusi duelako. Minutu batzuk lehenago txartel horia ikusia zuen epaileari protesta egiteagatik. Atsedenaldia iritsi aurretik, Santosek area ertzean egindako falta bat abagune berria izan da Girondinsentzat, baina Ignatenkoren jaurtiketa Irazustak defendatutako ate gainetik joan da.

Bigarren zatiko lehen aukera argia Girondinsek izan du berriro ere. Fransergiok Irazusta gainditu du baina Montoro gurutzatu egin da baloia moztu eta kornerrera bidaltzeko.

Partidako aukerarik onena 59. minutuan iritsi da Aitor Zulaikak entrenatutako taldearentzat. Capeleteren eskuin hegalera ireki, Aranburuk erdiratu eta Azkuek errematatu du, baina epaileak unionistaren falta adierazi du. Etxeko taldearen erantzuna, 71. minutuan, Rocrouren bitartez, Izak ondo gelditu duena, Irazustaren ordez sartu ondoren. Hiru minutu geroago, Arambururi falta egin diote eta Oyarzunek maisuki igoarazi du 2-1ekoa markagailura.

Aitor Zulaikaren taldea astelehenean itzuliko da entrenamenduetara. Datorren igandean aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatuko du Guarnizon. Bertan, Real Madrid Castillaren aurka jokatuko du 19:00etatik aurrera, Guarnizoren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)