Real Uniónek eta Gipuzkoa Kirolakek “Kirola eta Gizarteratzea” Foroa antolatu dute asteazken honetan Stadium Galen. Kolektibo behartsuei edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenei laguntzeko erakundeek parte hartu dute topaketa honetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Marta Pastorren ongietorriaren ondoren, Nazioarteko Zuzenbideko katedradun Juanjo Álvarezek ireki du foroa, enpresaren proaktibitateari buruzko azalpen batekin, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (ESK) bitartez.
Ondoren, Oihana Zunzunegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko teknikariak Ordizian jarduera fisikoaren bidez emakume etorkinak (musulmanak) gizarteratzen egindako esperientzia bat izan du hizpide.
Juan Baldek Afrika Elkarrekin Bai Harambee ekimenaz hitz egin du, Harambee nazioarteko gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, lankidetzan eta koordinazioan diharduen ekimen solidarioaz.
Leire Landa nazioarteko jokalari ohiak Malerreka Common Zerbitzuak enpresan gizarteratze eta laneratze teknikari gisa egindako lana izan du hizpide. Malerrekako mikrokooperatiba bat da, Bidasoa inguruan gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko.
Borja Abadek, Real Unióneko Ongizate, Prestakuntza eta Garapen Pertsonalaren arloko arduradunak, HAZI proiektua aurkeztu du.
Jardunaldia Juan Mancisidor klubeko presidenteorde eta Fabrikako zuzendariak gidatutako talde-dinamikarekin amaitu da.
Nuria Alzaga Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko ordezkariak itxi du jardunaldia.