Hurrengo partida:

2/04/2023
| 12:00 |
Real Unión Club - Numancia

Real Uniónek etxean galdu du

Real Unión Club: Irazusta; Santos, Pérez, Jaso (Aramburu, 45. min.), Parada; Montoro, Agirre (Sánchez, 45. min.), Oyarzun, Núñez (Herrero, 84. min.), Seguín (Capelete, 56. min.); Jon Ander.

CD Alcoyano: Bañuz; Lillo, Vega, González, Carbonell; Fran Miranda, Casanova, Agüero (Koke Saiz, 72. min.), Varela (Armental, 72. min.), Alcaina (Primi, 84. min.); Rubio (Raúl, 60. min.).

Emaitza (1-2): 0-1, Agüero, penaltiz (11. min.); 1-1, Sánchez (76. min.); 1-2, Casanova (80. min.).

Epailea: Armando Ramo Andrés. Txartel horia atera diee Jasori (40. min.), Oyarzuni (46 min.), Paradari (60. min.), Montorori (65. min.) eta Arambururi (95. min.) Real Uniónen aldetik eta Bañuzi (43. min.) eta Rubiori (56. min.) CD Alcoyanoren aldetik. Vicente Parras CD Alcoyanoren entrenatzaileari ere txartel horia atera dio (80. min.).

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko 5. jardunaldia. Stadium Gal. 800 ikusle inguru.

“Adorea jarri diogu eta bigarren zatian batuta egon gara. Baina horrek ez digu balio”. Aitor Zulaikaren hitzak dira Stadium Galeko prentsa aretoan, gaur eguerdian CD Alcoyanoren aurka galdu ostean.

Talde bisitaria berehala aurreratu da markagailuan, 11. minutuan Agüerok sartutako penalti bati esker, Agüero berari Paradak egindakoa, eskuin hegaletik egindako barneraldi baten ondorioz. Aitor Zulaikaren taldea erreakzionatzen saiatu da, baina lehen zatiko abaguneak CD Alcoyanorenak izan dira. 22. minutuan Alcainaren jaurtiketa gurutzatu batek Irazusta luzatzera behartu du, esku on bat atera eta atean sartzen zen baloi bat urruntzeko. 32. minutuan, Raúl Gonzálezek korner bat buruz errematatu eta gora joan zaio. Eta bi minutu geroago, lehen zatiko aukerarik argiena. CD Alcoyanoren taldeko jokaldia, Varela bakarrik gelditu da Irungo atearen aurrean baina Irazustaren irteerak eragotzi du bisitarien bigarren gola markagailura igotzea.

Real Unióneko entrenatzaileak bi aldaketa egin ditu atsedenaldian. Jasok (txartel horia zuen), eta Agirrek bere lekua utzi diete Aranbururi eta Sánchezi. Azken honek egin du irundarren berdinketa, areaz kanpotik Bañuzek defendatutako atezainaren eskuadratik sartu den gol batekin. 76. minutua zen eta bazirudien taldea berriro partidan sartzen ari zela. Baina 80. minutuan ur hotzeko pitxerra heldu da Casanovak area kanpotik egindako jaurtiketa batekin.

Taldea astelehen honetan itzuliko da entrenamenduetara, astean bi partida jokatzeko. Asteazkenean Stadium Galen Náxara CD taldearen aurka jokatuko du Federazio Kopako final-hamaseirenetan, 19:30etik aurrera. Igandean CF La Nucía izango dute aurkari, Lehen Federazioko 2. multzoko ligako seigarren jardunaldian. Partida 16:00etan jokatuko da La Nucíako Camilo Cano estadio olinpikoan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Puntu bat gehiago (1-1)
Gol-zaparrada (4-0) eta Rocaren hirugarren garaipena jarraian
"Jokalariak prest daude iganderako"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)