Talde txuribeltzak azken minutuetan erabaki zuen partida, nahiz eta neurketaren zatirik handienean aurretik joan.
Taldeak behar zuen aurreko astean lortutako berdinketa sendotzea, eta hala izan zen. Real Uniónek gola bilatu zuen hasieratik. Lehen aukera argia 6. minutuan etorri zen: Manolo Molinak korner baten erdiraketa errematatu zuen, baina nafarren atezainak baloia ate-lerrotik atera zuen. Hurrengoa, ordea, ez zen abisua izango. 13. minutuan, beste korner baten ostean, Peru Ruizek area txikian errematatu eta partidako lehen gola sartu zuen, Galen denboraldiko lehena.
Une horretatik aurrera, Uniónek bigarrena bilatu zuen. Unai Garcíak saiatu zuen, baina nafarren defentsak berriro ere oztopatu zuen. 30. minutuan, Mustapha eta Unai Garcíaren aukera bikoitza ere Fraga atezainak geldiarazi zuen. Mutilverari asko kostatzen zitzaion irten eta arriskua sortzea, baina 32. minutuan izan zuen aukera bat, Tenak ondo erantzun zuena. Horrela, atsedenaldira iritsi zen partida markagailuan gutxieneko abantailarekin.
Bigarren zatia bestelakoa izan zen. Unión nekatuago agertu zen eta Mutilverak baloiaren jabetza handiagoa izan zuen, aukerak murriztuz. Atsedenaren ostean lehen aukera argia berriro Peru izan zen, 59. minutuan, baina Fraga atezainak berriz ere eragotzi zuen gola. Eta azken hamar minutuetan etorri zen zoroaldia Galen. 80. minutuan, Adrián Arangurenek jaurtiketa indartsu bat egin zuen eta baloia eskubadara sartu zen, Tenarentzat ezinezkoa.
Uniónek ez zuen amore eman eta behin eta berriz saiatu zen, nahiz eta denbora agortzen ari zen. Azkenean, 91. minutuan, pase bikain baten ostean, Ignacio Tellecheak bikain definitu zuen aurrez aurrekoan txuribeltzak berriz aurretik jartzeko. Eta dena erabakita zegoela zirudienean, nafarren defentsa eta atezainaren arteko komunikazio akatsa baliatu zuen Laken Torrek azken 3-1ekoa jartzeko.
Garaipen honekin, eta biharko partidak jokatzeke dauden bitartean, Real Unión liderraren tokian dago 7 punturekin. Hurrengo astean, larunbatean, Loainatzen jokatuko du Beasain KEren aurka.
REAL UNIÓN: Tena, Fontán, Mateo, Molina, Gaubeka (De la Mata;58′), Unai Garcia (Iradi;69′), Mecerreyes (Laken;84), Peru, Arruti(Miguélez;69′), Hugo, Mustapha (Tellechea;58′)
UD MUTILVERA: Fraga, Gonzalez (Iván, 84′), Grande, Morte (Lizarraga, 24′), Tellechea (Roncal, 84′), Galhardo, Ciaurriz, Ardanaz, Aranguren, Goñi (Bujanda, 46′), Arocena (Banzo, 66′)
GOLAK: Grande (PP) (13′); Aranguren (80′); Tellechea (91′); Laken Torres (94′)
TXARTEL HORIAK: Ciaurriz (47′); Gonzalez (53′); Bujanda (87′); Fraga (92′)
EPAILEAK: Alberto Martín; Alberto Lázaro; Jorge Fle