Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

Real Unionek ez die kontratuaren luzapena eskainiko Galán, Azkoiti, Madrazo, Borda eta Donosori

Beste taldeekin negoziatzeko askatasuna dute.

Real Unionek ez die Jorge Galán, Mikel Azkoiti, Jon Madrazo, Aritz Borda eta Guille Donosori kontratuaren luzapena eskainiko eta beste taldeekin negoziatzeko askatasuna dute.

Jorge Galán Anaut (Iruña, 1989) jokalariak 25 partida jokatu ditu denboraldi honetan Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 20 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 5 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. 5 gol sartu ditu. CA Osasunaren harrobian hezia, bere ibilbide profesionalean zehar honako talde hauetan jokatu du: CA Osasuna, SD Huesca (utzita), Kilmarnock (utzita), Real Unión (utzita), Osasuna Promesas, Levante UD “B” eta Real Unión taldean berriro ere 2014tik. Guztira 222 neurketa ofizial jokatu ditu Galánek Real Unionekin eta 75 gol sartu ditu. Klubeko historian zazpigarren goleatzailerik onena da, Santiago Urtizberea, Juanito Errazquin, Luis Regueiro, Patricio Arabolaza, René Petit eta Victoriano Michelenaren atzetik.

Mikel Azkoiti Juaristi (Azkoitia, 1987) jokalariak 14 partida jokatu ditu denboraldi honetan, horietariko 8 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 6 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. Lagun Onak FT eta Sestao River klubetatik pasa ondoren, 2013ko udan heldu zen Irunera. Guztira 188 neurketa jokatu ditu Azkoitik Real Unionekin.

Jon Madrazo Gutiérrez (Ortuella, 1993) jokalariak 23 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 18 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 5 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. 2 gol sartu ditu. Zamudio SD, Arenas Club, Gernika Club eta Burgos CF klubetatik pasa ondoren, SD Leioatik heldu zen Irunera iazko udan.

Aritz Borda Etxezarreta (Lasarte-Oria, 1985) jokalariak 3 partida jokatu ditu bakarrik Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 2 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste bat Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. Bere ibilbide profesionalean zehar honako talde hauetan jokatu du: Real Sociedad B, Real Unión (utzita), Bilbao Athletic, CD Mirandés, Recreativo de Huelva, APOEL FC, Muangthong Utd, Rapid Bucureşti, Deportivo Alavés, Western Sydney, Burgos CF eta Real Unión.

Guillermo Donoso Álvarez (Gijón, 1995) jokalariak 13 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 7 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 6 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. Sporting-en harrobian hezitakoa da eta Sporting B taldearekin 119 neurketa jokatzera iritsi zen Bigarren B Mailan. Córdoba CF, CD Lugo eta SD Ponferradina taldeetatik pasa ondoren, iazko udan heldu zen Irunera.

Real Unionetik beraien profesionaltasuna eskertu nahi dugu eta etorkizunerako zorterik onena opa nahi diegu. Klubak omenaldi ekitaldi batean lanean dabil Jorge Galánek eta Mikel Azkoitik klubari eta zaletuei agur esateko aukera izan dezaten, Real Unionen 8 denboraldi igaro ondoren.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu
"Ideia argiekin goaz, han irabazten saiatzera"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)