Real Uniónek eta Fede Andradak akordioa lortu dute Argentinako aurrelaria denboraldi amaierara arte fitxatzeko.
Federico Óscar Andradak (Buenos Aires, Argentina, 1994) honako talde hauetan jokatu du bere ibilbide profesionalean: CA River Plate, FC Metz (utzita), CA River Plate, Atlético Rafaela (utzita), CA River Plate, Quilmes AC (utzita), CA River Plate, CA Vélez Sarsfield (utzita), CA River Plate, SSC Bari, Club Atlético Unión, CA Aldosivi, Club Atlético Tucumán eta Club de Deportes La Serena.
Argentinako selekzioarekin 2009ko 15 urtez azpiko Hegoamerikarra jokatu zuen Bolivian eta 2011ko 17 urtez azpiko Hegoamerikarra Ekuadorren. 20 urtez azpiko selekzioan ere jokatu zuen.