Hurrengo partida:

11/02/2023
| 19:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

Real Uniónek garaipena lortu du markagailua irauli ondoren

CF Intercity: Gaizka; Guillem, Rafa Gálvez (Murria, 88. min.), Álvaro Pérez, Cristo; Bellotti, Miguel Marí (Echaniz, 65. min.), Cristian (Carmona, 72. min.), Pol Roigé (Loic, 72. min.), Aarón Piñán; Xemi (Soldevila, 65. min.).

Real Unión Club: Jiménez; Santos (Aramburu, 78. min.), Pérez, Espigares, Kijera; Montoro, Rivero (Parada, 88. min.), Sánchez, Capelete (Herrero, 60. min.), Núñez (Jaso, 88. min.); Oyarzun (Luque, 60. min.).

Emaitza (1-2): 1-0, Pol Roigé (30. min.); 1-1, Sánchez (56. min.); 1-2, Sánchez (62. min.).

Epailea: Jorge Díaz Escudero. Txartel horia atera die Soldevilari (76. Min.) CF Intercity taldean eta Espigaresi (51. min.), Riverori, (75. min.), Sánchezi (88. min.) eta Paradari (92. min.) Real Uniónen.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 12. jardunaldia. Antonio Solana (Alacant). 500 ikusle inguru.

Real Uniónek hiru puntu garrantzitsu lortu ditu gaur eguerdian Alacanteko Antonio Solana futbol-zelaiari egindako historiako lehen bisitan, sailkapeneko azken postua utzi eta behealdean oso estua den ligari berriro lotzeko. Nacho Sánchezek bigarren zatian sartutako bi golek Aitor Zulaikaren taldeari maldan gora jarri zaion markagailuari buelta emateko balio izan dute.

Xemi izan da etxeko taldearentzat saiatu den lehena, 13. minutuan area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina Joel Jiménezek gelditu bikaina egin du, baloia kornerrera bidaliz. Irundarren erantzuna 23. minutuan iritsi da, Riverok Gaizka area kanpotik ezustean harrapatu nahian. Baloiak gora joan da. Real Uniónek lehen zatian izan duen arrisku aukera bakarra izan da, eta minutuak aurrera joan ahala etxeko taldeak aurrea hartu dio, baina partida argi eta garbi menderatu gabe. Etxekoen gola, Pol Roigék egindakoa, partida hasi eta ordu erdira iritsi da, area ertzetik egindako jaurtiketa baten bidez. Jiménezek ezin izan du ezer egin.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Jiménezek etxekoen bigarren gola saihestu du Rafa Gálvezi geldiketa bikaina eginez, CF Intercityren erasotik eskuin hegaletik ateratako kornerra errematatu ondoren. Hori gutxi balitz, epaileak Alain Oyarzunen penaltia adierazi du 55. minutuan, Aarón Piñánen area barruan heltzeagatik, baina Joel Jiménezek Piñánen jaurtiketa igarri du luzapen handi batean. Hurrengo jokaldian berdinketaren gola iritsi da. Rafa Gálvezek defentsan huts egin du eta Nacho Sánchezek ondo definitu du Gaizkaren atearen aurrean. Eta hori gutxi balitz, sei minutu geroago, Nacho Sánchezen beste gol bat, irundarrak aurretik jartzeko, baloia ondo gurutzatuz ezker hankarekin etxekoen ate aurrean. Aitor Zulaikaren taldeak partida ixteko aukera izan du, 66. minutuan Luqueren jaurtiketa batekin, baloia defentsan lapurtu ostean, eta 74. minutuan Nacho Sánchezen jaurtiketa batekin, defentsan jo duena.

Real Uniónek hiru puntu batu ditu berriro, 13 punturekin kokatu eta taularen behealdetik ateratzeko borrokan ari den talde bati lotzeko.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Autobusak egongo dira Reale Arenara joateko
Elikaduraren garrantzia kirolariaren errendimenduan, eszenara
Borrokan jarraitzeko puntua

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)