Real Unióneko lehen taldeak gaur goizean hasi du aurredenboraldia Stadium Galen, Ramsés Gilen aginduetara. Aurreko astean azterketa medikoak egin ondoren, hemendik aurrera lehiaketaren hasierari ekin aurretik behar den forma fisikoa hartzen jarriko da arreta, iraileko lehen astebururako aurreikusita dagoena.
Aurredenboraldiaren hasieran jokalari hauek bildu dira: Álvaro Mateo, Aimar Labaka, Unai García, Javi Fontán, Jon Tena, Beñat Gaubeka, Corentin Louakima, Peru Ruiz, Juan de la Mata, Javi Mecerreyes, Ignacio Tellechea, Manolo Molina, Martín Arruti, Lander Emery, David Fernández eta Santi Miguélez. Horiei bigarren taldeko Odei Rodríguez, Ander Fernández, Lucas Boulmot, Markel Mancisidor, Telmo Dolado, Laken Torres eta Mustapha Muhammad jokalariak ere gehitu behar zaizkie.
Lagunartekoak eta RFEF Kopa
Real Uniónek lau lagunarteko baieztatu ditu aurredenboraldi honetan:
Abuztuak 9: Real Unión Club vs Club Portugalete (Stadium Gal, 11:00etan)
Abuztuak 16: Barakaldo CF vs Real Unión Club (Lasesarre, 11:30ean)
Abuztuak 23: SD Eibar B vs Real Unión Club Club (Areitio, 11:30ean)
Abuztuak 30: CD Náxara vs Real Unión Club (La Salera, baieztatzeke)
Partida hauei RFEF Kopako fase autonomikoko finalerdietako partida gehitu behar zaie, Real Uniónek abuztuaren 13an Las Llanasen Sestao River Cluben aurka jokatuko duena, 19:00etatik aurrera.
Meza uztailaren 31n
Uztailaren 31n, San Inazio egunean, hildakoen aldeko meza egingo da Junkalgo Santa Maria elizan. Bertan, lehenengo plantillaren ordezkaritza bat joango da, baita Real Unióneko teknikarien eta Administrazio Kontseiluaren ordezkariak ere.