Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Real uniónek kamiseta estreinatuko du errege kopan

Kolore beltzeko marra horizontal batek kolore horretako mahukak ordezkatzen ditu txapelketa honetarako bereziki diseinatutako kamiseta batean.


Real Uniónek kamiseta berezia jantziko du bihar Palentziako Nueva Balasteran, Errege Kopako estreinaldia dela eta. Diseinuak, Zebra Allboarders-ek eginak, kolore zuria mantentzen du, baina mahuken kolore beltza kamisetaren erdialdean kolore horretako marra horizontal batekin aldatzen du, lepoan eta mahuketan kolore bereko bazterrak izateaz gain.


“Klubak eskatu zigun diseinu desberdina da, baina Real Uniónen kolore txuri-beltzen esentzia mantenduz”, adierazi du Adrián Crowleyk, Zebra Allboardersekoak.


Taldeak lehiaketan egiten duen ibilbidea gorabehera, kamiseta prest egongo da, bai Zebra Allboardersek Fermín Calbetón kalean duen dendan bertan, bai klubetik pasatuz eta bulego ordutegian eskatuz, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.


Lau titulu Stadium Galeko beira-arasetan


Real Unión da gaur egun txapelketako palmaresik onena duen zortzigarren taldea, 4 titulurekin RCD Espanyolekin berdinduta eta FC Barcelona (31 titulu), Athletic Club (23 titulu), Real Madrid CF (19 titulu), Club Atlético de Madrid (10 titulu), Valencia Club de Fútbol (8 titulu), Real Zaragoza (6 titulu) eta Sevilla Club de Fútbol-en (5 titulu) atzetik.


Lehen titulua 1913an lortu zen, Irungo Racing Club bezala, finalean Athetic Club 1-0 mendean hartuta berdinketa hausteko partidan (lehenengoan bi taldeek bina berdindu zuten). Garaipenaren gola San Bartolomék egin zuen.


Bigarren titulua, Real Unión bezala, 1918an iritsi zen, Real Madridi 2-0 irabazita. Bi golak Legarretak egin zituen.


Klubaren hirugarren titulua 1924an iritsi zen, Real Madriden aurka berriro, eta 1-0 irabazi zion, Pepito Echevesteren golari esker.


Azkenik, 1927an, Real Uniónek bere laugarren titulua irabazi zuen, luzapenean Arenas Clubi 1-0 irabazita, Echevesteren golarekin.


Azken balentria handia, Real Madrilen aurka


Real Uniónek Errege Kopan lortutako azken balentria handia 2008ko azaroan izan zen, final-zortzirenetan Real Madrid kanporatu baitzuen. Joaneko partidan 3-2 irabazi zuten irundarrek Stadium Galen eta itzulerakoan 4-3 galdu zuten Santiago Bernabeún baina hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuten etxetik kanpoko golen balio bikoitzagatik.


Kopako azken kanporaketa
Orain arte Real Uniónek jokatu duen Errege Kopako azken partida 2017ko abuztuaren 30ean CD Calahorraren aurka jokatutakoa izan zen, 2017/18 denboraldiko txapelketako lehen kanporaketari dagokiona, errioxarrentzat 1-0 garaipenarekin amaitu zena, Cristian Fernándezen golarekin 3. minutuan. Partida hartatik hiru jokalari geratzen dira lehen taldean: Mario Capelete, Ekhi Senar eta Sergio Llamas.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena