Behobiak, Landetxak eta Real Unionek futbol eskolen sarea aurkeztu dute. Bere zerbitzuak kurtso honetatik aurrera emango dira.
Gaur goizean Real Unionek koordinatutako futbol eskolen sarea aurkeztu da Stadium Galen. Behobiaren eta Landetxaren “Futbol Eskolen” filializazioaz hari gara hain zuzen ere. Prentsaurrekoan Real Unioneko futbol zuzendaria den Gorka Etxeberria, Irungo Udaleko Kirol zinegotzia den Borja Olazabal eta hiru klubetako presidenteak egon dira: Ricardo Garcia (Real Union), Patxi Varona (CD Behobia) eta Agustin Eceiza (Landetxa KT)
Akordio hauek gaur egun Real Unionen eta hitzartutako kluben artean indarrean dauden elkarlan-hitzarmenen barruan daude. “Gaur egun hitzartutako lau klubeei eskaini zaie filializazioa: CD Behobia, CD San Marcial, CD Mariño eta Landetxa KT, bere borondatez erabaki zezaten batu edo ez. Behobiak eta Landetxak proposame onartu dute, San Marciales eta Mariñoren kasuan berriz, ez dira oraingoz sartuko, baita ateak zabalik dituzte nahi dutenerako”, adierazi du Real Unioneko futbol zuzendaria den Gorka Etxeberriak.
Eskolak burujabeak izaten jarraituko dute baina, batez ere, bi helburu partekatuko dituzte:
- Zerbitzu bateratu bat eskaini prezioetan, arropan, egutegian, ordutegietan…
- Irizpide metodologikoak batu eta Irungo neska-mutilei ahalik eta maila handien Eskola Akademia Eredua eskaini
Honetarako, Real Unionek, Realaren eskutik, hiru eskoletarako Zuzendaritza Tekniko partekatu batean inplikatuko da. Behobia-Real Union eskola Ivan Olmedok zuzenduko du, Landetxa-Real Union eskola Adrian Mazok eta Real Unionen eskola Luis Sanchezek, hiru eskolen harremanetaz ere arduratuko dena.
Proiektuak Diputazioaren, Realaren eta Irungo Udalaren onespena dauka, “bereziki Irungo Udalaren lankidetza eta aldez aurretiko jarrera azpimarratuz,
herriko futbol klubekin koordinazio lanean aurrerapausoak ematen jarraitzeko”.
Hurrengo egunotan (ekaina amaitu baino lehen) izen-emate epeak zabalduko dira, sare honetako hiru “Futbol Eskolen” xehetasunekin.