UD Logroñés: Gonzalo; Arregi, Doncel (Algarra, 81. min.), Sierra, Menudo (González, 61. min.); Zourdine (Rufo, 61. min.), Markel, Iñaki, Mendes (Vinicius Tanque, 86. min.), David Fernández (Boniquet, 81. min.), Sergi.
Real Unión Club: Irazusta; Santos, Montoro (Vales, 89. min.), Pérez, Parada; Azkue (Gagua, 89. min.), Rivero (Julen Agirre, 72. min.), Luque, Bravo, Sánchez (Aramburu, 89. min.); Andrada (Jon Ander, 63. min.).
Emaitza (1-0): 1-0, Rufo (87. min.).
Epailea: Albert Ávalos Martos. Txartel horia atera die Lópezi (42. min.), Menudori (53. min.), Arregiri (66. min.), Lozanori (69. min.) eta Donceli (80. min.) UD Logroñésen eta Azkueri (32. min.) eta Riverori (36. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 32. jardunaldia. Stadium Gal. 2.632 ikusle.
Real Uniónek porrot gogorra jaso du gaur arratsaldean Las Gaunasen UD Logroñésen aurka, Rufok 87. minutuan sartutako golari esker.
UD Logroñés izan da saiatu den lehena, Menudoren jaurtiketa batekin. Irazustak ondo urrundu du baloia. 16. minutuan, korner baten irteeran, Nacho Sánchezi geratu zaio baloia eta bere jaurtiketa gora joan da. Sánchez bera 40. minutuan saiatu da area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez baina gurutzatuegia joan zaio. Horrela iritsi da partida atsedenaldira.
Aldageletatik igarotzean, gidoi bera, UD Logroñés konbinatu nahian eta Real Unión bere aukeraren zain. Berriro ere etxekoak izan dira arriskua sortzen lehenak, Mendesekin, Santos ondo utzi du atzean, baina gero ez du irundarren ate aurrean asmatu. 51. minutua zen. Errioxarrentzat argiena 56. minutuan iritsi da, Irazustak kornerrera bidali duen Doncelen jaurtiketarekin. 1-0 posibletik 0-1 posiblera pasa da, kontraeraso batean Nacho Sánchez bakarrik gelditu denean Gonzaloren aurrean. Atezainak jaurtiketa igarri dio. Bost minutu geroago, partida aldatzeko aukera ekarri duen jokaldia. UD Logroñésen zelai erdian falta adierazi du epaileak eta ez du jokaldia jarraitzen utzi, Sánchezek atezain errioxarrari bakarrik aurre egiten zionean. Eta 87.ean iritsi da etxeko taldearen gola, hegaleko sake baten ostean, Irungo ate aurrean erori dena. Rufok baloia sare barrura bidali du.
Real Unión 34 punturekin geratu da, hamazazpigarren da sailkapenean eta datorren larunbatean Bilbao Athletic hartuko du Stadium Galen, 19:00etatik aurrera, Lehen Federazioko 2. Multzoko 33. jardunaldiko partidan. Goizean goizetik programatutako jarduerak izango dira partida animatzeko eta hurrengo orduetan jakinaraziko dira.