Real Union Clubek, Unitravelekin elkarlanean, autobusa antolatu du zaleentzat larunbat honetan, hilak 24, 19:00etan, Logroñoko Las Gaunas estadioan SD Logroñesen aurka jokatuko den partidara joateko.
Autobusa eta sarrera barne dituen paketeak 25 euroko prezioa du. Autobusaren irteera 11:00etan izango da, Stadium Galetik.
Plaza erreserbatu nahi dutenek RUC GUNEAra jo beharko dute. Gunea egunero egongo da zabalik 11:00etatik 13:00etara, eta autobuserako plaza erreserbatzeko azken eguna urtarrilaren 22a, osteguna, izango da.
Klubetik zale guztiak Logroñora joatera animatu dituzte, taldeari babesa emateko eta une onean laguntzeko.
Aupa Unión!