Real Uniónek RCD Mallorcaren aurka jokatuko du Errege Kopako bigarren kanporaketa, oraindik zehazteke dauden egun eta orduetan. Partida Stadium Galen jokatuko da abenduaren 20, 21 edo 22an.
“Ilusioz aurre egingo diogu, Cádizen aurka bezala. Gutako askorentzat lehen aldia da Lehen Mailako taldeen aurka jokatzen duguna. Gogo handia dugu beste eguneko arratsalde bat bizitzeko, giro paregabearekin denboraldi honetan. Jendea lotzen joateko gogoa dugu, eta ligan ere animatzera etor dadila, ez baitugu ahaztu behar ez gaudela egoerarik onenean. Badakigu elitean jokatzen duten talde hauek, edozein akats minimo duzunean, zigortu egiten zaituztela. Gure armekin jolasten saiatuko gara, jakinda edozein akats txikik garesti ordainaraziko digula. Orain ligan jarri behar dugu arreta, eta aste horretan tokatzen denean gure onena ematen saiatu”, adierazi du Mario Capelete Real Unióneko kapitainetako batek.