Real Unionek merezitako garaipena eskuratu du

Irundar taldeak argi eta garbi nagusitu zen partida osoan zehar, oso sendo aritu baitzen uneoro.

Lehen zatia estua izan zen, nahiz eta erasoan proposamen gehiago egin zituen Unión izan zen. Baloiaren jabetza izan arren, aukerak ez ziren iristen. Lehen hurbilketa Soroetaren burukada leun bat izan zen, Royok arazo barik harrapatu zuena. Hala ere, lehen aukera argia bisitarientzat izan zen, Landerrek behetik bikain gelditu zuen jaurtiketa batekin. SD Logroñesen saiakera horren ostean, Real Unionek jo zuen lehen kolpea: Soroetak bikain filtratutako baloi bat jaso zuen Tellecheak, Royori gaina hartu eta partidako lehen gola markatzeko.

Golaren ondoren, Unión jarraitu zuen erasokor. Unai eta Tellecheak bi aukera oso garbi izan zituzten jarraian; lehena atezainak gelditu zuen, eta bigarrena gora joan zen. Bi minutu geroago, berriro ere Unai izan zen protagonista are txikian, baina bere ahalegina langa gainetik joan zen. Eta jokaldi isolatu batean, epaileak penaltia adierazi zuen bisitarien alde, eta Sergio Gilek sartu zuen. Nahiz eta gureek beste pare bat hurbilketa izan, atsedenaldira 1-1eko markagailuarekin iritsi zen partida.

Bigarren zatiko hasiera antzekoa izan zen, Real Union aurrera oldartuta eta aurkariak baino asmo ofentsibo handiagoarekin. Aukera gutxi izan zen, baina baloiaren jabetza gureentzat izan zen. 63. minutuan iritsi zen lehen abisua, Arrutiren urruneko jaurtiketa desbideratuarekin. Hala ere, nagusitasuna nabaria zen, eta Miguélezek Tellecheari filtratutako pasaren ondoren, ‘11’ zenbakiak jaurtitakoa langan joan zen. Errebotea Soroetaren oinetara iritsi zen, eta honek ez zuen barkatu: 2-1ekoa markara. Hortik aurrera, Real Unionek partidaren erritmoa eta lasaitasuna kudeatu zituen, eta aukera argiren bat ere izan zuen, hala nola Hugo Carrilloren jaurtiketa puntutik, baina atezainak ongi harrapatu zuen.

Ez zen gehiagorako tarterik egon, eta Real Unionek hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen, etxean ia bi hilabete geroago, eta bolada ona mantenduz. Horrela, Real Union 5. postuan dago 20 punturekin, eta hurrengo astean Alavés B-ren zelaia bisitatuko du, igandean 23an, 12:00etan.

REAL UNIÓN: Emery, Fontán, Mateo, Molina, Garcia (Gaubeka, 71′), Arruti, Tellechea (Iradi, 89′), Carrillo, Miguélez (Amara, 71′), Soroeta (Laken, 89′), De la Mata.

SD LOGROÑÉS: Royo, Hualde (Olarra, 75′), Lecea, Nuñez (Santafe, 82′), Fernández, Sanchez, Traore (Ayensa, 57′), Gil, Kandoussi (Daniel, 82′), Lazcano, Zubiri (Claver, 57′).

TXARTEL HORIAK: Miguélez (45+1); Arruti (78′); Sanchez (83′).

GOLAK: Tellechea (18′); Soroeta (66′); Gil (35′)

EPAILEAK: Rafael Cenis; Braian Teixeira; Andrés Nadal.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin
BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du
Porrot engainagarria etxean

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)