Real Unionek Muga Arteko Torneoa Real Unionen bigarren edizioa antolatzen du, Alevin gizonezko eta emakumezko kategorietarako zein kirol inklusiborako.
Torneoaren edizio hau klubak Stadium Galen mendeurrenaren harira antolatzen ari den ekitaldi sortaren barruan kokatzen da, eta Real Unionek Kirol IN Europako programarekin duen konpromisoaren parte da, kirol inklusiboa sustatzera bideratua.
Torneo hau larunbat honetan, ekainaren 6an, jokatuko da, 9:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Partidak Stadium Galeko belar naturaleko zein artifizialeko zelaian jokatuko dira.
2014ko Alevin kategorian,gizonezkoetan honako talde hauek parte hartuko dute:
- Real Unión 1
- Baztan
- Mundarro
- Landetxa
- Real Unión 2
- Real Sociedad
- Hondarribia
- Mariño
- Real Unión 3
- Aviron Bayonnais
- San Marcial
- Doneztebe
2015ko Alevin kategorian, emakumeetan honako talde hauek parte hartuko dute:
- Mariño Real Unión
- Behobia
- Biarritz
- Vasconia
Futbol egokituari dagokionez, talde hauek arituko dira:
- Gipuzkoako Futbol Federazioa
- Côté Sport Adapté Iparralde 1
- Côté Sport Adapté Iparralde 2
Zuen zain gaude guztiok!