Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Real Uniónek outlet txuribeltzean jasotzen duenaren % 10 emango dio minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteari

Outlet txuribeltza bihar jarriko da martxan, RC Deportivo taldearen bisita dela eta, eta urtea amaitu arte iraungo du.

Real Uniónek eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Stadium Galen, eta, horren bidez, Irungo taldeak konpromisoa hartu du urte amaiera arte outlet txuribeltzean bildutako diruaren % 10 emateko.

Real Uniónek, bihar RC Deportivoren bisita dela eta, abian jarriko du ekimen hau, aurreko denboraldietako merchandisingari irteera emateko asmoz. “Zaleek kamisetak, txubaskeroak, motxilak, txandalak edo jertseak erosi ahal izango dituzte, 5 eta 25 euro arteko prezioan. Irteera eman nahi diogun aurreko denboraldietako merchandising-a da, zale txuribeltzek Real Uniónen produktuak erosteko aukera izan dezaten”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.

Outlet txuribeltzak bihar irekiko ditu ateak lehen aldiz, 15:00etatik aurrera. Ekimena urte amaierara arte errepikatuko da, Real Uniónek Stadium Galen jokatzen dituen partida guztietan. Gainera, zaleek astean zehar erosi ahal izango dituzte produktu hauek, astelehenetik ostiralera, klubaren bulegoetatik pasatuz, 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.

“Datorren urriaren 19a Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta gure aletxoa jarri nahi dugu ekimen honekin biltzen dugunaren % 10 emanez”.

“Minbiziaren Aurka Gipuzkoatik eskerrak eman nahi dizkiogu Real Uniónek elkarteari emandako laguntzagatik. Horrelako ekarpenek aukera ematen digute paziente onkologikoei eta familiakoei zerbitzuak eta doako arreta eskaintzen jarraitzeko”, dio Gemma Landache Minbiziaren Aurka Gipuzkoako presidenteak Bidasoako eskualdean.

Elkarteak gogorarazi nahi du Minbiziaren Kontra Gipuzkoan eskualdean egoitza duela, zehatzago esanda, Foruen kaleko 4-1. ezkerrean. “Bidasoako herritar guztientzat irekita gaude, hemen gaudela eta behar dutenerako gaituztela jakin dezaten nahi dugu. Herritar guztiei zuzendutako jarduerak ere antolatzen ditugu”, azpimarratu du Landachek.

Elkarteak bere zerbitzuak behar dituzten edo Irungo egoitzan dauden profesionalekin harremanetan jarri nahi duten pertsona guztientzat harremanetarako telefonoa eskaintzen du: 943 63 01 15.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)