Real Unión eta Fútbol Emotion akordio batera iritsi dira klubak Puma marka bere ekipazio guztietan janzteko datozen bi denboraldietan, Fútbol Emotion eta Puma Real Uniónen partner estrategiko berriak bihurtuz.
Fútbol Emotion kirol materialaren munduko berrikuntzekin lotutako edukiak dituen online denda bat da: futboleko botak, ekipamendu ofizialak, atezainen eskularruak… Espainia mailako lehen retaila eta Europa mailako top 3, Zaragozan pabiloi bat duen enpresak kirol mailako munduko marka nagusiekin lan egiten du, horien artean Puma, Gipuzkoan Real Unión jantziko duena esklusiboki, bere ekipamenduetan diseinu berri batekin, datozen egunetan aurkeztuko dena, klubeko taldeek jantziko duten gainerako kirol linearekin batera.
1948an Rudolf Dasslerrek sortua, Puma nazioarteko kirol marka ospetsuenetako bat da, une honetan hainbat futbol talde babestuz, hala nola AC Milan, Borussia Dortmund, Valencia CF, Manchester City FC edo Olympique Marseilla, besteak beste. Logotipoa 1968an sortu zen, puma oinarri hartuta, felino basatia, abiadura, indarra eta bizkortasuna ezaugarri dituena.
Sarbide pertsonalizatua eta deskontuak
Akordio honen esparruan, klubeko jokalari guztiek Fúrbol Emotion dendara (futbolemotion.com) sartzeko kode pertsonalizatua izango dute. Bertan, klubeko jantziak eskuratzeaz gain, nahi duten kirol materiala eskuratu ahal izango dute, deskontu handiekin.
Óscar Galán Real Unióneko marketin arloko arduradunak adierazi duenez, “Puma eta Fútbol Emotion-ekin jauzi kualitatiboa ematen dugu, bai jantzien kudeaketan, bai horien kalitatean, eta diseinu berritzaile bat eskaintzen dugu. Diseinu hori laster aurkeztuko dugu antolatzen ari garen ekitaldi batean, eta Real Unióneko taldeen aurkezpenaren atarikoa izatea nahi dugu”.
Real Uniónek lerro hauek aprobetxatu nahi ditu Zebra Allboardersi azken urteotan egindako lana eskertzeko.