Hurrengo partida:

24/02/2024
| 16:00 |
Sabadell - Real Unión Club

Real Uniónek puntu bat eskuratu du Palman

CD Atlético Baleares: René; Laure (Rodríguez, 90. min.), Olaortua, Alfonso, Canario (Kaxe, 65. min.); Pastrana, Navarro, Kevin, Ramos (Ramón, 65. min.); Forniés (Cordero, 76. min.); Dioni.

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu (Santos, 70. min.), Montoro, Pérez, Kijera; Rivero, Azkue (Sánchez, 46. min.), Oyarzun (Capelete (70. min.), Núñez (Parada, 90. min.), Bravo; Jon Ander (Seguín, 70. min.).

Emaitza (1-1): 1-0, Pastrana (45 min.); 1-1, Bravo (84. min.).

Epailea: Abraham Domínguez Cervantes. Txartel horia atera die Jordi Roger entrenatzaileari (61. Min.) CD Atlético Baleares taldearen aldetik eta Arambururi (56. min.), Núñezi (73. min.) eta Sánchezi (83. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko 2. jardunaldia. Balear futbol-zelaia. 1.000 ikusle inguru.

Real Uniónek puntu ona eskuratu du Palman atsedenaldiaren atarian maldan gora jarri zaion partidan, etxeko taldea nagusi izan den lehen zatiaren ostean. Bravok azken minutuetan sartutako golari esker, Aitor Zulaikaren taldeak puntuak batzen jarraituko du denboraldi hasiera honetan. Hasierako txistualditik partidari erritmoa ematen saiatu da Balearretako taldea, eta lehen aukera izan du partida hasi eta 3 minutura, Pastranaren bitartez. Jaurtiketa gurutzatu bat egin du, eta Irazustak defendatutako atearen eskuineko zutoina urratuz joan da kanpora. Real Uniónen erantzuna, bi minutu beranduago, Chema Núñezek ezker hegaletik egindako erdiraketa batean. Baloia area barruan hilda geratu da, baina epaileak Jon Anderren falta adierazi du sareen hondora bidaltzeko saiakeran. Pastrana berriro saiatu da 11. minutuan area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, eta Real Unióneko kapitainak ondo gelditu du. Atsedenaldira partida hutsean iritsiko zela zirudienean, etxeko taldearen gola iritsi da. Oyarzunek eta Núñezek ez dute elkar ulertu, Atlético Balearesen kontra Forniesek eraman du eta bere erdiraketa Pastrana sareen hondora errematatu du markagailura 1 eta 0ekoa igotzeko.

Bigarren zatian hobeto sartu da Real Unión, partidaren pisua eraman nahian eta baloiaren kontrol handiagoarekin. Oyarzun 61. minutuan saiatu da area kanpotik baina bere jaurtiketa gora joan da. Norgehiagoka amaitzen ari zela zirudienean, Bravo izan da Renéren aurrean asmatu duena. Sánchez izan da Bravoren mugimendua ikusi dueña, eta honek ez du hutsik egin balearretakoen ate aurrean. Madrildarraren bigarren gola denboraldi honetan, igandean UE Cornellàren aurka lortutakoaren ostean.

Taldea astelehen goizean itzuliko da Irunera, eta asteazkenean ekingo die berriro entrenamenduei, ligako hurrengo jardunaldiari begira, UD Logroñésen aurka, irailaren 11n, igandean, 19:30etik aurrera, Stadium Galen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Unai Agirre, masailezurreko haustura eta hondoratze batetik operatua
Johan Cruyff Instituteko ikasleak, Stadium Galen bisitan
Real Uniónen ordezkaritza bat Kirolaren Galara joango da

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)