Bilbao Athleticek eta Real Uniónek hutsean berdindu dute.
Bilbao Athletic: Agirrezabala; Jaso (Lorente, 72. min.), Kortazar, Paredes, Sillero; Prados, Diarrá, Núñez, Artola (Cabo, 88. min.), Uriarte (San Bartolomé, 63. min.); Sanz (Serrano, 72. min.).
Real Unión Club: Irazusta; Elosegi, Kijera, Pérez, Barbu; Senar, Rivero, Llamas, Capelete (Santos, 57. min.), Seguín (Pradera, 71. min.); Oyarzun (Núñez, 81. min.).
Emaitza (0-0).
Epailea: Carlos Calderiña Pavón (Katalunia). Txartel horia atera dio Uriarteri (39. min.) Bilbao Athleticen aldetik eta Oyarzuni (75. min.) eta Riverori (92. min.) Real Uniónen aldetik.
Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko bederatzigarren jardunaldia. Lezama, 300 jarraitzaile inguru, 150 inguru Real Uniónekoak.
Real Uniónek puntu bat lortu du Lezaman gaur arratsaldean Bilbao Athleticen aurka hutsean berdindu eta gero. Lehen zatian kolore txuribeltza izan du eta bigarren zatian etxeko taldea, batez ere lehen minutuetan, hobea izan da.
Real Uniónen lehen zatia oso serioa izan da, berdegunean ondo kokatuta, eta Bilbao Athletic deseroso aurkitu da. Partidako lehen abagune nagusia laster iritsi da. 11. minutuan, Seguín ezker hegaletik sartu da, baina errematea gurutzatuegi joan zaio. Capeletek ere izan du buruz 35. minutuan, Seguínek ezker hegaletik erdiratu ondoren, baina Agirrezabalaren ate gainetik joan zaio. Eta 43. minutuan, Real Uniónek abagune onena izan du lehen 45 minutuetan, Alain Oyarzunen erdiraketa, Bilbao Athleticen defentsak baztertu eta Senarrek errematatu du area kanpotik erori zaionean, baina Agirrezabalak ondo gelditu du. Aldageletara joan aurretik, Bilbao Athleticek izan du, Núñezen bitartez, area kanpotik.
Bigarren zatiari hobeto ekin dio Bilbao Athleticek, bi jokaldi on ia jarraian izanda. 48. minutuan Ibai Sanzek errematea egin dio Irazustari eta honek kornerrera bidaltzeko eskua sartzea lortu du. Eta 51. minutuan, Diarráren jaurtiketa area kanpotik, Real Unióneko atezainak ere gelditu duena. Minutuek aurrera egin ahala, hobeto aurkitu da Aitor Zulaikaren taldea, bi aukera argirekin bi minutu eskasetan. 58.ean Oyarzun bakarrik geratu da Agirrezabalaren aurrean, baina irundarrak ez du Bilbao Athleticen ate aurrean asmatu. 60.ean Oyarzunek falta bota eta Senarrek buruz errematatu du, baina kanpora joan zaio. Bi taldeek egindako aldaketek partida berdindu dute, baina azkenean ez da markagailua mugitu. Real Uniónek hirugarren astez jarraian puntuatzea lortu du RC Deportivoren eta CD Calahorraren aurka irabazi ondoren.
Hurrengo jardunaldian Real Uniónek Real Racing Club hartuko du, urriaren 31n, igandean, 17:00etatik aurrera, Stadium Galen.