Real Uniónek, Autocares Unitravelen laguntzarekin, Taxoarerako bidaia antolatu du larunbat honetan 16:00etatik aurrera lehen taldeak Osasuna Promesasen aurka jokatuko duen partidarako.

Bidaiaren eta partida ikusteko sarreraren prezioa 25 eurokoa da. Beren kabuz joan nahi duten zaletuek 15 euroren truke erosi ahal izango dute sarrera. Izena emateko RUC Store denda ofizialetik pasa beharko da 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etar. Izena emateko unean, ordainketa egin beharko da. Izena emateko epea ostiraleko 12:00ak arte egongo da zabalik, autobus-plazak lehenago betetzen ez badira behintzat.
Autobusa larunbatean aterako da 13:30ean Stadium Galetik.