Real Uniónek, Autocares Unitravelen laguntzarekin, Taxoarerako bidaia antolatu du igande honetan Osasuna Promesasen aurka jokatuko duen partidarako, 18:00etatik aurrera.
Klubak bi aukera eskaintzen dizkie zaletuei:
- Bidaia + sarrera + ogitartekoa eta ura: 30 euro
- Bidaia + sarrera: 25 euro
14 urtetik beherakoak doan sartzen dira instalazioetara, eta, beraz, adingabe batek autobusean bidaiatzen badu (heldu batekin batera), bidaiari dagokion zatia bakarrik ordaindu beharko du, hau da, 10 euro.
Izena emateko Stadium Galetik pasa beharko da bulego ordutegian, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, ostegunean edo ostiralean. Izena emateko unean, ordainketa egin beharko da. Izena emateko epea ostiraleko 19:00ak arte egongo da zabalik, autobus-plazak lehenago betetzen ez badira behintzat.
Autobusa igandean aterako da 15:30ean Stadium Galetik.