Real Uniónek Teresa Errandonea omenduko du igande honetan Stadium Galen Barça Atlèticen aurka jokatuko duen partidaren atarian, Lehen Federazioko 1. Multzoko 26. jardunaldiko partidan.
Teresa Errandonea Fernández de Barrenak (Irun, 1994) duela egun batzuk iragarri zuen 29 urterekin erretiratzen zela, sekulako palmaresa utzita:
- Espainiako txapelduna 100 metro hesidunetan (2019 eta 2021)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako txapelduna (2013, 2020 eta 2021)
- Espainiako txapelduna 23 urtez azpikoa 100 metro hesidunetan (2014 eta 2016)
- 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna luzera jauzian (2015)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako 23 urtez azpiko txapelduna (2014 eta 2015)
- 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna luzera jauzian pista estalian (2014)
- Espainiako txapelduna 20 urtez azpikoa 100 metroko hesidunetan (2012 eta 2013)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako 20 urtez azpiko txapelduna (2012 eta 2013)
- Espainiako 18 urtez azpiko txapelduna 100 metroko hesidunetan (2010 eta 2011)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako 18 urtez azpiko txapelduna (2011)
- 16 urtez azpiko Espainiako txapelduna luzera jauzian (2008)
2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, Julen Aginagalde (eskubaloia) eta Ander Elosegi (piraguismoa) irundarrekin batera.