Hurrengo partida:

11/02/2023
| 19:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

Real Uniónek urrezko hiru puntu lortu ditu Sorian

CD Numancia: Ayesa; San Emeterio (Valín, 72. min.), Simic, Gorka, Mahicas (Román, 59. min.); Dani Sánchez, Toni Arranz, Cotán (Jordi Tur, 59. min.), Mancebo (Carrillo, 81. min.), Moha; Rubén Mesa.

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Montoro, Espigares, Kijera; Beobide, Rivero, Luque (Oyarzun, 59. min.), Núñez (Bravo, 69. min.), Sánchez; Gagua (Agirre, 87. min.).

Emaitza (0-2): 0-1, Gagua (70. min.); 0-2, Sánchez (83. min.).

Epailea: Antonio Monter Solans. Txartel horia atera dio Gaguari (66. min.) Real Uniónen.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 14. jardunaldia. Los Pajaritos (Soria). 3.000 ikusle inguru.

Urrezko hiru puntu lortu ditu Real Uniónek gaur eguerdian Los Pajaritos futbol-zelaian, eta horri esker arnasa hartu ahal izango du sailkapen oso estu batean. Lehen zatian berdintasuna izan da nagusi, bi taldeak ondo jarri baitira zelaian, ia aukerarik izan gabe. Nacho Sánchez izan da arriskua etxeko atera eraman duen lehena, korner baten irteeran area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez, San Emeterion jo duena. 13. minutua zen. CD Numanciaren erantzuna Rubén Mesaren bitartez iritsi da 36. minutuan, baina bere gola ez da markagailura igo, arauz kontrako posizioan zegoelako. Etxeko taldeak beste bi abagune izan ditu aldageletatik igaro aurretik, 38. minutuan Mancebok ez du Irazustaren aurrean asmatu CD Numanciaren lehen zatiko aukerarik onenean, eta 41.ean Dani Sánchezek ezker hegaletik egindako barnekaldia kanpora joan den erremate batekin amaitu da.

Aldageletatik igaro ostean, Real Uniónek hobeto, askoz hobeto, irakurri du partida, ia jarraian hiru abisu izanda. Lehenengoa, baloia mugimenduan jarri eta segundo gutxira, Nacho Sánchezen jaurtiketa kornerrera desbideratzera behartu du Ayesak. 47.ean Gagua izan da ezker hankarekin Soriako ate aurrean asmatu ez duena. Eta 56.ean Luquerentzat izan da aukera. Baloia gora joan zaio. Numancia erantzuten saiatu da Toni Arranzen bitartez, Irazustak geldiketa on batera behartuz. Baina gaur Iñaki Goikoetxeak zuzentzen zuen taldea hobea izaten ari zen Los Pajaritos futbol-zelaian. 70. minutuan iritsi da irundarren lehen gola. Alain Oyarzunen falta magistrala eta Gio Gaguaren errematea Real Unión aurretik jartzeko. Aurrelari georgiarraren lehen gola Irunen. Alain Oyarzunek berak bigarrena egiteko aukera izan du bost minutu geroago, area kanpotik egindako ezkerkada batek zutoinean jo duenean. Baina eguneko gol ederra, beste behin ere, Nacho Sánchezentzat zen. 83. minutuan, berriz ere 20 metro baino gehiagotik eta zetorkion bezala, eskuinkada batez 0-2koa jarri du markagailuan.

Irundarrek 16 puntu dituzte eta aste honetan Nova Creu Alta bisitatuko dute CE Sabadellen aurka jokatzeko.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Autobusak egongo dira Reale Arenara joateko
Elikaduraren garrantzia kirolariaren errendimenduan, eszenara
Borrokan jarraitzeko puntua

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)