Ramsés Gilen taldearen garaipen handia 2025 urtea ixteko.
Partida Real Unionen erritmo biziarekin hasi zen, ohikoa den bezala. Hain izan zen handia, laugarren minutuan Sangallik erdiraketa bat jarri zuela eta, hainbat errebote izan ondoren, baloia ezin hobeto iritsi zela Tellechearengana, honek markagailua ireki zuelarik.
Talde irundarrak erasora jarraitu zuen, baina Náxarak ere protagonismoa hartu nahi izan zuen. Camposek jaurtiketa bikaina atera zuen eskuadrara, Tena gaindituz, eta berdinketa jarri zuen markagailuan. Hortik aurrera, baloi zatituen nagusitasuna eta erritmo ona nagusitu ziren, baina aukera gutxirekin. 27. minutuan, Labakak jaurtitako falta zuzena zutoinera oso hurbil joan zen, baina Toñok garaiz egin zuen geldialdia gola saihesteko. Ez zen aukera gehiagorik izan lehen zatian, eta partida berdinketarekin joan zen atsedenaldira.
Bigarren zatia ere erritmo onean hasi zen Real Unionentzat, nahiz eta lehen minutuetan aukera argirik sortu ez. Lehenengoa Sangallik izan zuen, geldikako jokaldian, baina Toñok berriro ere geldialdi bikaina egin zuen eskuadran. Handik gutxira, Unairen pase baten ostean, Arrutik atezain bisitaria gainditu zuen bigarren gola sartzeko.
Náxarak estutu zuen berdinketaren bila, baina arrisku handirik sortu gabe. Partidaren azken aurreko jokaldian, Toño area barrura igo zen korner batean errematatzera, baina Sangallik baloia urrundu eta Tellechea bakarrik utzi zuen, hirugarren eta azken gola sartzeko.
Horrela, Real Union lider bakar gisa mantentzen da 33 punturekin, eta urteko lehen partida Stadium Galen jokatuko du urtarrilaren 4an, SD Ejea taldearen aurka, 12:00etan.
NÁXARA CD: Ramirez; Rodriguez (Lallana, 76′); Ochoa; Villoslada; Blanco (Orodea, 65′); Campos (gIL, 17′); Martinez; Rojo (Merino, 65′); Garcia; Caño; Maiso.
REAL UNIÓN CLUB: Tena; Fontán; Fernandez; Arruti; Tellechea; Katsukunya (De la Mata, 58′); Carrillo; Iradi (58′); Soroeta (Mateo, 70′); Labaka (Laken, 67′); Sangalli.
TTXARTEL HORIAK: Rodriguez (21′); Caño ( 26′); Ramirez (55′); Ochoa (60′); Laken (82′); Garcia (90′); Mateo (90′).
GOLAK: Tellechea (5′); Campos (15′); Arruti (72′); Tellechea (90′)