Madrildarrak, unionisten borreroak.
Pasa den larunbatean Donosti Masters Cup txapelketaren VII. edizioa jokatu zen, Real Unión Clubeko bi talde parte hartu zutelarik, bat +35 kategorian, final-laurdenetan penaltietara kanporatua izan zena, eta beste bat +50 mailan, finalerdietan galdu zuena; biek maila handiko bi talde madrildarren aurka galdu zuten, eta bi kasuetan merezita lortu zuten titulua gainera.
Bestalde, +45 kategorian, Hondarribia FE bigarren urtez jarraian izan zen txapeldun, eta emakumezkoetan, SD Éibarreko Beteranoek lortu zuten garaipena.
Real Unióneko Beteranoek lan bikaina egin zuten, lehen fasea bikain gaindituz. Madrileko aurkariez gain, irundarrek talde katalanen eta frantziarren aurka ere jokatu zuten, guztien aurrean itxura ona erakutsiz.
Ostegunean, Kickers SC taldearen aurka
Donosti Masters Cup txapelketaren ondoren, jarduera ez da eteten Real Unióneko Beteranoentzat. Asmoa da udan entrenatzen jarraitzea eta ahal denean lagunartekoak jokatzen joatea. Datorren ostegunean, Illinoisetik (AEB) datorren Kickers Soccer Clubeko Beteranoen taldeak Galeko anexoa bisitatuko du unionisten aurka jokatzeko. Partida 19:45ean hasiko da.