Pasa den ostiralean ospatu zen Irungo Kasinoan.
Igor Emery, Emery familiaren ordezkari bezala, eta Josu Reta abokatua, Real Unioneko langileekin bildu ziren pasa den ostiralean Irungo Kasinoan. Bertan, Emery familiak klubeko langileek aurrera eramaten duten lanean konfindantza erakutsi eta kluberako duen proiektua azaldu zitzaien. Proiektuak lau ardatz nagusi ditu: bi abiaduretako lana, ilusioa, mugaz-gaindiko klubaren ideia eta familia.
“Konfidantza igortzera gatoz. Segi ezazue dena ematen, orain arte egin duzuen moduan, klubaren arrakasta, kirol-arloan, zein sozialki, instituzionalki eta ekonomikoki, guztion arrakasta izango delako”, adierazi zuen Igor Emeryk.