Sei pertsonek osatuko dute datorren denboraldiko staffa
Sei kidek osatuko dute Real Union Clubeko talde teknikoa 24/25 denboraldian. Hauek izango dira taldeko kideak, Mikel Llorente buru dutela:
Lehenengo entrenatzailea: MIKEL LLORENTE. Hondarribia FEn hezia, Suitzako Challenge Leagueko Football Club Chiasso taldea entrenatu du eta sei urte eman ditu Realean. Azken bi urteak talde donostiarraren hirugarren taldeko entrenatzailea izan da.
Bigarren entrenatzailea: AIMAR SAGASTIBELTZA: Real Union Clubeko jokalaria bost denboralditan. Heziketa Fisikoan graduatua da. Bere lehen entrenatzaile esperientzia izango da.
Prestatzaile fisikoa: JORGE ÁLVAREZ: Fisioterapian graduatua eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, UAX Rafa Nadal School of Sports-en. SD Logroñes, Union Adarve eta RC Celta de Vigoko harrobiko taldeen prestatzaile fisikoa izan da.
Atezainen entrenatzailea: RICARDO COSTA. Teknikarien taldeko kide da 2007/2008 denboralditik. Aurretik CD Trintxerpen eta Lengokoak KE-n aritu zen atezainen entrenatzaile gisa.
Berregokitzailea: IBON ZOILO. Prestatzaile fisiko gisa aritu da bere ibilbide profesionalean zehar ondorengo taldeetan: Tolosa CF, SD Beasain, Al Khalej (Arabiar Emirerri Batuak), Deportivo Alavés, UD Salamanca, Atlético Clube de Portugal eta Real Unión Club.
Analista: MARIO CAPELETE. Harrobiko jokalaria eta Real Union Clubeko jokalari ohia. Teknikarien taldean dago 2024ko urtarriletik.
Laster, medikuaren, fisioterapeutaren eta masajistaren izenak iragarriko ditugu.