Real Unión eta Club Deportivo Lugo akordio batera iritsi dira Patrick Sequeira atezain costarricarrak talde galiziarraren alde sinatu dezan. Horren bidez, Real Uniónek eskubidea izango du jokalaria etorkizunean beste klub batera aldatzearen %20rako.
Patrick Gilmar Sequeira Mejías (Puerto Limón, Costa Rica, 1999) 2019ko udan fitxatu zuen Real Uniónek Deportivo Saprissa taldetik, Lehen Mailako talde costarricarra. Lau denboralditan 36 partida jokatu ditu Real Uniónekin liga (Bigarren B Maila eta Lehen RFEF Footters), Errege Kopa eta RFEF Koparen artean.
Sequeirak 4 partida jokatu ditu denboraldi honetan, ligako hiru, Palentzian jokatutako Errege Kopako partidaz gain, 360 minutu jokatuz.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi dio.