Real Uniónek eta Diversiusek akordioa lortu dute softwarea garatzeko enpresa Irungo taldearen babesle bihurtzeko.
Diversiusek, informatika ingeniaritzako Gipuzkoako enpresak, neurrirako softwarearen garapenean erreferentea denak, 40 profesional ditu gaur egun, hainbat sektoretako bezeroentzako transformazio digitala garatzeko zerbitzuak eskaintzera bideratuta, industria-ingurunean arreta berezia jarrita. Bere zerbitzuen bidez, edozein motatako konpainiaren software-beharrak ase daitezke, kudeaketa orokorrerako web-aplikazioak eraikitzetik hasi eta zeharkako premiekin lotutako soluzio konplexuagoetara arte, hala kudeaketarekin nola ekoizpenarekin, edo zerbitzu espezializatuetako aplikazio mugikorretara.
Konpainiak Errenterian du egoitza, eta bertatik eskaintzen dizkie zerbitzuak bezeroei, batez ere, tokiko eta estatuko esparruetan. Iaz bulego bat ireki zuen Iruñean, bere hedapen-planaren barruan ezarritako premisen araberakoa.
Diversiusen bezero garrantzitsuenetako batzuk EITB, Acciona Mobility, Algeposa, Iraupen, Fabrika edo Nafarroako Klinika Unbertsitarioa dira, besteak beste. Enpresa hazkunde-prozesu betean dago, eta egungo plan estrategikoaren (2025) aldia amaitzean fakturazioa eta lan-ekipamendua bikoiztea aurreikusten du.
Félix Vela Diversiuseko CEOaren hitzetan, “ohorea da Real Unión bezalako talde garrantzitsu bat babestea, maila historikoa duena. Gure ustez, babesletza horrek klubaren hazkunde-estrategiak bultzatzen lagunduko du, digitalizazio-alderdietan arreta berezia jarriz; izan ere, gure lan-ingurunea naturala izanik, hazkunde- eta marka-estrategiei begira kontuan hartu beharreko fokua dela uste dugu. Tokiko babesletzen aldeko apustua egiten dugu, hazten ikusi ditugun klubentzat oso lagungarriak direla ulertuta, belaunaldiz belaunaldi eboluzionatzen ikusi baitugu”.
“Bidaia-lagunak batzen jarraitzen dugu, eta horrek esan nahi du gure proiektua erakargarria eta ilusionagarria dela. Guk gure alde jartzen jarraituko dugu familia unionista handitzeko”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.