Real Uniónen Futbol Eskola astelehen honetan abiatu da, guztira 130 umek izena eman dutelarik.
Real Uniónen futbol eskolan 2011 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrek eman dezakete izena, biak barne, helburu hauekin:
- Pixkanaka futbola praktikatzen ikastea etapa guztietan.
- Sormena, ilusioa eta gainditze-espiritua sustatzea.
- Talde-lana ulertzea eta baloratzea.
- Erantzukizuneko, autodiziplinako, lankideekiko, aurkariekiko, arbitroekiko eta instalazioekiko errespetuko ohiturak hartzea.
Entrenamenduen ordutegiak
2013an eta 2014an jaiotako haurrek astelehenetan entrenatuko dute 17:30etik 18:45era. 2012an jaiotako haurrak astelehenetan izango dute entrenamendua 18:45etik 20:00etara, eta 2011n jaiotakoak, berriz, astelehenetan 18:45etik 20:00etara eta ostegunetan 17:30etatik 19:00etara.
Real Uniónek gogoratu nahi du, halaber, matrikula irekia dela eta izen-ematea online egin daitekeela https://realunionclub.com/futbol-escuela/estekaren bidez, non informazio guztia agertzen den.