CD Lugo: Lucas; Javi Márquez, Gorka, Johaneko, Morgado; Willy (Aranda, 83. Min.), Thiago (Sabit, 91. min.), Jozabed (Antonetti, 91. min), Víctor Narro (Aguza, 83. min.), Antoñín (Fuentes, 70. min); Nacho Quintana.
Real Unión Club: Irazusta; Eimil, Montoro, Baz (Pérez, 80. min.), Joseca; Vidorreta, Rivero (Córdoba, 80. min.), Alain (Arzak, 67. min.), Cerdá, Solís (Azkue, 84.); Escobar (Peru Ruiz, 80. min.).
Emaitza (2-0): 1-0, Thiago (59. min.); 2-0, Willy (77. min.).
Epailea: Guillermo Conejero Sánchez. Txartel horia atera die Bazi (25. min,), Riverori (30. min.) eta Vidorretari (94. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 10. jardunaldia. Anxo Carro. 2.000 ikusle inguru.
Real Uniónek porrota jaso du Anxo Carron, gaur eguerdian CD Lugoren aurka bi eta huts galdu ondoren. Etxeko taldeak bigarren zatian erabaki du partida. Lehen berrogeita bost minutuak parekotasun handikoak izan dira, Alain Oyarzunek korner jaurtiketa pare bat egin ditu partida hasi eta berehala eta irundarrek arriskua etxekoen ateraino eraman dute. Minutuak aurrera joan ahala, CD Lugok hobera egin du, eta jokaldi bakan parean Jon Irazustaren bi geldiketa on egin behar izan ditu.

Bigarren zatiari ekin bezain laster, irundarrek aukera ona izan dute Solísen jaurtiketa batekin, Alain Oyarzunen korner baten ostean. 47. minutua zen. Hurrengo jokaldian, etxeko taldea izan da aurreratu ahal izan dena, baina Antoñínen jaurtiketak Irazustak defendatutako atearen zutoinean jo du. 52.ean, Alain Oyarzun, urrutitik, zuzenean falta jaurtiketa batekin saiatu da. Lucasek ondo trabatu du. Barkatu ez duena Thiago izan da 59. minutuan etxekoak aurreratzeko, boleaz ezker hegaletik erdiratutako baloi bat hartuz. Irazustak ezin izan du ezer egin. CD Lugok errenta handitu du 77an, Willyren bitartez. Irungo taldeak azken unera arte saiatu da, baina zorterik gabe. Peru Ruízek ez du asmatu zelaian sartu eta berehala. Asier Córdobak ere falta jaurtiketa zuzen batekin saiatu da 90.ean. Real Unión esku-hutsik itzuliko da Galiziatik berriro ere.
Real Uniónek RC Deportivo hartuko du hurrengo jardunaldian, azaroaren 5ean, igandea, Stadium Galen, 16:00etatik aurrera.