SD Amorebieta: Magunagoitia; Mier, Murua, Ewan, Buján (Dorrio, 70. min.); Albisua, Yriarte, Sibo, Rayco (Guerrero, 74. min.), Toni Herrero; Jauregi (Seguín, 87. min.).
Real Unión Club: Irazusta; Santos (Aramburu, 58. min.), Espigares, Azkue, Parada; Beobide, Rivero (Sánchez, 77. min.), Oyarzun, Bravo, Seguín; Gagua (Jon Ander, 65. min.).
Emaitza (2-1): 1-0, Jauregi (1. min.); 1-1, Bravo (8. min.); 2-1, Rayco (25. min.).
Epailea: Carlos Muñiz Muñoz. Txartel horia atera dio Arambururi (69. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 21. jardunaldia. Urritxe. 500 ikusle inguru, horietatik hogeita hamar bat Real Unióneko zaletuak.
Real Uniónek porrota jaso du gaur arratsaldean Urritxen, SD Amorebietaren aurka. Etxeko taldea hobeto moldatu da berdeguneko baldintzetara, eta pegada handiagoa erakutsi du laurogeita hamar minutuetan zehar. Stadium Galen jokatutako lehen itzuliko partidan gertatu bezala, bizkaitarrek aurrea hartu dute berriro partidako lehen jokaldian, lehen minutua bete gabe. Jauregiren area kanpotik egindako jaurtiketa eta Irazustak ezin izan du ezer egin. Azkar erantzun du Real Uniónek. Bravoren errematea, Seguínek ezker hegaletik erdiratuta, gutxigatik joan da kanpora. 3. minutua zen. Hurrengo arrisku abagunean ez du kale egin madrildarrak. Beobidek luzeran jo du, Gaguak baloia jeitsi eta ondo ikusi du Bravo, 8. minutuan berdinketaren gola egiteko. Partidako lehen minutu horietan bi areetako abaguneak bata bestearen atzetik gertatu dira. 12. minutuan, Mierrek eskuin hegaletik erdiratu eta Ewanen burukada eskoratuegi joan da. 18. minutuan, beste aukera bat Bravorentzat, baina oraingoan gehiegi gurutzatu du. Rayco Irazusta ezustean harrapatzeko zorian izan da 22. minutuan, baina kapitain irundarrak ederki urrundu du falta jaurtiketa. 25. minutuan, protagonista berak, baina oraingoan Raycok, atzetik bigarren zutoinera ondo sartuta, 2-1ekoa egin du etxekoentzat. Irundarren arriskuak Bravoren botetatik irteten jarraitu du, 35. minutuan egindako jaurtiketa batekin, bere defendatzailea ondo murriztu ondoren.
Bigarren zatian, partida aldatu egin da, SD Amorebietak beste martxa bat jarri eta aukera onak izan baititu. Argiena, Bujánen jaurtiketa bat, ebaki bikoitz baten ondoren, langan jo duena. Hala ere, Real Uniónek berdinketa lortzeko aukera izan du. 59. minutuan Seguínek gehiegi gurutzatu du. 67.ean, berriz ere Seguínek, Oiartzunek ezker hegalera ondo ireki ondoren, ez du asmatu Magunagoitiaren aurka. Jauregik arriskua eraman du berriro irundarren areara 69. minutuan zuzenean botatako falta batekin. Irazustak 3-1ekoa eragotzi du. Partidako azken aukera Azkuek izan du 89. minutuan. Oiartzunek area barrura bidali du baloia eta Azkueren erremateak ez du aterik aurkitu.