Realak Real Uniónek antolatutako Alebinen I. Mugaz Gaindiko Txapelketa irabazi du larunbat honetan Stadium Galen. Donostiarrek Martutene KE 0-1 gainditu zuten final handian.
Guztira 16 taldek hartu zuten parte: Real Unión Club 1, Martutene KE, JA Biarritz Football, Landetxa KT, Real Unión Club 2, Les Genêts d´Anglet, CD Mariño 1, Hondarribia FE 1, Real Unión Club 3, Arin Luzien, CD Behobia, Hondarribia FE 2, CD Mariño 2, CD San Marcial, Real Sociedad eta Labenne OSC Football.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzeagatik, euren jokaeragatik eta futbolaren praktikaren inguruko jai-jardunaldi bat garatzen laguntzeagatik.