Real Union Rocak hiruna berdindu du gaur arratsaldean Stadium Galen Oiartzunen aurka jokatutako partidan.
Oiartzunek aurrea hartu du 3. minutuan Kepa Estefanoren gol bati esker. Baina Rocak laster lortu du berdinketa. Ander Fernandezek eskuin hegaletik erdiratu du eta Jon Ortizek Irungo taldearen lehen gola eskuratu du. Eta minutu batzuk geroago, Mikel Martinek, area barruko zalaparta baten ondoren, markagailuari buelta eman dio. 36. minutuan Oier Etxabek berdinketa lortu du area kanpotik egindako jaurtiketa on batekin.
Bigarren zatian Real Union Roca aurretik jarri da Jon Ortizek 69. minutuan sartutako bigarren golarekin. Baina lau minutu geroago Unai Kortajarenak berdinketa lortu du penaltiz.
Berdinketa honekin Real Union Roca bosgarren da sailkapenean 27 punturekin. Hurrengo jardunaldian talde txuribeltzak Elgoibar izango du aurkari Mintxetan.
REAL UNION ROCA: Odei Rodríguez; Axel Arrikarte (90’, Fermín Corvo), Manu Pinillos, Jon Ortiz, Brice Ghussein, Ander Fernández (30’, Iñigo Elizetxea), Mikel Martin, Asier Unsain (76’, Xabier Garzón), Unai Arteaga, Aimar Labaka, Markel Mancisidor.
OIARTZUN KE: Eneko Otsagabia; Telmo Bravo, Jon Manuel Vega, Eñaut Loperena, Ander Irazoqui, Julen Pagola, Gorka Güemes, Oier Etxabe (78’, Beñat Vargas), Ekain Sein, Kepa Estefano, Aitzuri Noble (61’, Unai Cortajarena).
GOLAK: 0-1, Kepa Estefano (3′). 1-1, Jon Ortiz (9′). 2-1, Mikel Martin (11′). 2-2, Oier Etxabe (36′). 3-2, Jon Ortiz (69′). 3-3, Unai Cortajarena (73′).
EPAILEA: Ioritz Etxebeste Briz. Txartel horiak Iñigo Elizetxeari (37’) eta Carlos Garciari (75’) Real Union Rocan, eta Oier Etxaberi (75’) Oiartzun KE-n.