Real Unión-Roca: Flores; Arteaga, Sarr, Olaciregui, Cabo; Sánchez (Blanco, 71. min.), Corvo (Arzuaga, 71. min.), Letamendia (Ollo, 63. min.), Rodríguez (Chacón, 71. min.), Sagredo (García, 63. min.); Palenzuela.
Ostadar SKT: Hernando; López, García, Osorio, Ruiz; Sarasola, González, Apaolaza, Fernández, Etxezarreta; Masa.
Emaitza (6-0): 1-0, Sagredo (6. min.); 2-0, Palenzuela (20. min.); 3-0, Letamendia 52. (min.); 4-0, Letamendia (62. min.); 5-0, Blanco (77. min.); 6-0, Chacón (82. min.).
Epailea: Jagoba Iturriaga Azpeitia. Txartel horia atera zion Sarasolari (56. min.) Ostadar SKT taldean.
Bestelakorik: Gorengoen Mailako 14. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru. Partida hasi aurretik Real Unión-Rocak familia argazkia atera zuen, Rocaren sorreraren mendeurreneko ekitaldien hasieran.
Rocaren sorreraren mendeurreneko festa gol zaparradarekin hasi zen larunbat honetan Galeko anexoan. Carlos Garcíak entrenatutakoak askoz gehiago izan ziren Ostadar SKT baino. Irundarrak azkar aurreratu ziren markagailuan. 6. minutuan, arriskuko lehen hurbilketan, Sagredok 1-0ekoa jarri zuen markagailuan, eta Palenzuelak 20. minutuan aldea handitu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, irundarren gol festa jarraitu zuen. Letamendiak birritan (52. min. eta 62. min.), Blancok (77. min.) eta Chacónek (82. min.) gola sartu zuten 32 punturekin Real Unión Roca Gorengoen Mailako lider mantentzeko.
Taldeak, datorren astean Hondarribia FEren aurka jokatuko duenak, kamiseta, galtza eta galtzerdi urdinak estreinatu zituen, CD Rocaren ekipazio historikoaren erreplika, CD Rocaren armarriarekin eta horretarako diseinatutako fundazioaren mendeurreneko logoarekin.