Real Uniónek RUC Enpresak lehen topaketa antolatu du gaurko egunean. Iker Fernández coach-ak zuzendu du jardunaldia, eta enpresa babesleek eta laguntzaileek bertatik bertara ezagutu dute klubaren proiektua, kirol- eta gizarte-mailan kokatzeko egiten ari den lana, eta, aldi berean, coaching ariketa bat egin ahal izan dute Stadium Galeko hainbat gunetan, belar naturaleko zelaitik anexora, gimnasiotik, lehen taldeko aldagelatik edo palkotik pasatuz.
Guztira 28 enpresa izan dira jardunaldian, denboraldi honetan klubarekin zuten konpromisoa berritu dutenak edo lehen aldiz babes- edo lankidetza-akordio baten alde egin dutenak.
Asmoa da topaketa hau denboraldia amaitzean urtero egitea eta, enpresen artean sinergiak sortzea gelditzeaz gain, pixkanaka Real Uniónen “familia” areagotuko duen harremana sendotzeko balio izatea.
Real Uniónek eskerrak eman nahi dizkie bertaratutako guztiei jardunaldian parte hartzeagatik eta denboraldi honetan emandako babesagatik.