Hurrengo partida:

25/05/2024
| 19:00 |
RC Deportivo - Real Unión Club

Salbatuak!

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Montoro, Pérez, Parada; Beobide, Rivero (Azkue, 76. min.), Oyarzun (Bravo, 61. min.), Luque (Santos, 76. min.), Sánchez (Espigares, 86. min.); Gagua (Andrada, 86. min.).

CF La Nucía: Valens; Romera, Toner, Adri León, Moisés; Ismael, Javi Martín, Dasquet, Fer Pina, Mariano Sanz; Delgado.

Emaitza (2-0): 1-0, Gagua (51. min.); 2-0, Andrada (92. min.).

Epailea: Fernando Bueno Prieto. Txartel horia atera die Montorori (5. min.), Riverori (67. min.), Andradari (92. Min.) eta Santosi (93. min.) Real Uniónen eta Gutiérrezi (67. min.), Lópezi (70. min.) eta Gómezi (93. min.) CF La Nucían.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 38. jardunaldia. Stadium. 3.986 ikusle.

Real Uniónek beste urtebetez jarraituko du Lehen RFEFen, gaur arratsaldean CF La Nucía 2- 0 Stadium Galen gainditu ondoren. Urduritasuna eta tentsioa zegoen bi taldeetan eta hori lehen zatian ikusi da, berdegunean aukera gutxirekin eta bi taldeek bizkarrak ondo gordez. 8. minutuan iritsi da irundarren lehen aukera argia, Nacho Sánchezek eskuin hegaletik egindako erdiraketa bati esker. Gaguaren errematea gurutzatuegia joan da. 24. minutuan, Parada area kanpotik saiatu da, eta 25.ean, Sánchez eskuin hegaletik erdiratu berriro, eta Gaguak 1-0ekoa sartzear egon da. Kontrako arean, arriskuak Mariano Sanzen botetan egon da, Irazustak defendatutako atearen zutoina ukitu duen erremate batekin. Luquek ere aukera izan du irundarrak aurretik jartzeko 38. minutuan, baina bere jaurtiketak defentsa batean jo du.

Partida bigarren zatia hasi bezain laster hautsi da. 51. minutuan, Oyarzunek ateratako kornerra eta aldaratze batean Gaguak Real Unión aurreratu du eta eldarnioa Stadium Galeko harmailetara eraman du. Atlético Baleares Logroñon irabazten hari zen eta UE Cornellák Sorian, beraz mailari eustea Irunen irabaztea ekarriko zuen. Azken minutuak tentsio handikoak izan dira. Nacho Sánchezek 2-0ekoa izan du kontraeraso batean 82. minutuan, baina bere jaurtiketa gora joan da. Beste aldean, Irazustaren hiru esku-hartze, taldeko onenetakoa berriz ere, Real Unión salbatzeko eta berdinketa saihesteko, une horretan mailaz jaistea suposatzen zuena. Eta 92. minutuan, Andradaren gola mailari eusteko. Real Uniónek 48 punturekin itxi du liga, 13. postuan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Telmo Doladok irabazi du Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria
"Jardunaldi hau geratzen zaigu"
Kultura-aniztasunarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)