Salvador Echeandía Gal, 2024rako CBAren gai nagusia

2024ko abenduan ehun urte beteko dira Salvador Echeandíak Irungo hiriari Gal estadioa eraikitzeko lursaila dohaintzan eman zionetik. Mendeurren horren inguruan ehunduko ditu CBAk 2024ko programazioaren proposamenak.

Igor Emery Real Unióneko presidente eta Iñaki Ceberio, CBA liburutegiko zuzendariarekin batera Gal estadioan egindako prentsaurrekoan, Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak azaldu du Salvador Echeandía Gal irundarra izango dela aurtengo ardatz nagusia. “Salvador Echeandia Gal aitzindaria izan zen enpresaburu gisa baina baita gai sozialetan ere eta, horri esker, askotariko jarduera ugari antola ditzakegu haren inguruan, hiriarentzako interes handikoak”, azaldu du ordezkariak.

CBA udal-liburutegian zenbait jarduera antolatuko dira, hala nola zinema ziklo bat, hainbat erakusketa eta hitzaldi batzuk, guztiak ere pertsonaia handi honetan inspiratuta. Izan ere, ekarpen handia egin zion Irunen garapenari, eta hainbat mugarri ezarri zituen, hala jarduera ekonomikoari nola kirolari dagokienez. Ildo horretan, udal-liburutegia lanean ari da Echeandiaren figura eta lorpenak erakusten dituzten argazkiak, dokumentuak, prentsa-oharrak eta kartelak biltzeko.

Salvador Echeandía Gal gizon modernoa eta ekintzaile handia izan zen. Berritzailea izan zen industrian eta publizitatean, arrastoa utzi zuen hiriaren hirigintzako garapenean eta eragin handia izan zuen Gal estadioaren eraikuntzan: sustatzaile nagusia izan zen, eta izena ere eman zion. Echeandía Galek bere amaren izena eramango zuen estadioa eraikitzeko lursailak jarri zituen eta, gainera, estadioaren eraikuntza finantzatu zuen.

CBAk irundar ospetsu honen izaera poliedrikoa baliatuko du haren bizitzan esanguratsuak izan ziren beste gai batzuk jorratzeko, hala nola publizitatea, ekintzailetza edo lurringintzaren mundua. Edonola ere, urte olinpikoa izaki, hiriko kirolak eta futbolak leku berezi bat izango dute.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko
Bi goleko porrota Riazorrera egindako bisitan.
Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)