Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

Sánchezek eta Riverok garaipena eman diote Real Unióni Sarrienan

SD Leioa: Barandiaran; Galarza (Jiménez, 79. min.), Cabanas, De Eguino, Chopi (Fruniz, 63. min.); Infante (Galder, 63. min.), Zumalakarregi, Hernández (Pérez, 73. min.), Polanco, García; Díez (Herreros, 79. min.).

Real Unión Club: Jiménez; Santos, Espigares, Jaso, Parada; Azkue (Aguirre, 72. min.), Rivero, Seguín (Bravo, 72. min.), Capelete (Herrero, 86. min.), Oyarzun; Sánchez (Montoro, 86. min.).

Emaitza (1-2): 0-1, Sánchez (64. min); 1-1, García, penaltiz (91. min.); 1-2, Rivero, penaltiz (94. min.).

Epailea: Jon Ander Azkuenaga (Euskadi). Txartel horia atera die Zumalakarregiri (48. Min.) SD Leioaren aldetik eta Riverori (55. min.), Espigaresi (66. min.) eta Jiménezi (93. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: RFEF Kopako Fase Autonomikoko finalaren joanekoa. Sarriena. 150 ikusle inguru.

Real Uniónek 1-2 irabazi du Sarrienan eta abantaila hartu du irailaren 14an Stadium Galen erabakiko den RFEF Kopako Fase Autonomikoko finalean. Irungo taldeak markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du 13. minutuan, Paradaren jaurtiketa baten bidez, eta Barandiaran luzatzera behartu du Capeleteren jokaldi pertsonal baten ondoren. 33. minutuan Espigares izan da etxekoen atezaina probatu duena. Capeleteren eskuin hegaletik egindako erdiraketa eta Granadako atzelariaren errematea, gaur Real Uniónekin debuta egin duena, Barandiaranekin egin du topo, eta honek ondo trabatu du baloia. Lehen zatian Aitor Zulaikaren taldearentzat argiena izan dena atsedenaldia baino lehentxeago iritsi da. Alain Oyarzunen eskuineko hegaleko irekiera Mario Capeleterentzat. Irundarrak baloia jaitsi du, ezker hankara eraman du, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du kanpora joan aurretik. Lehen zatia berdinduta eta aukera gutxirekin, Real Uniónen nagusitasun handixeagoarekin.

Erritmo biziagoan hasi da bigarren zatia, lehen bost minutu elektrikoekin. Etxeko taldeak izan du lehen abagune argia, Chopik area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Jiménezek esku salbatzailea sartu du. Real Uniónen erantzuna hurrengo jokaldian iritsi da. Oyarzunen baloi sakona Seguínentzat eta Eibarkoari jaurtiketa Barandiaranen ate gainetik joan zaio. 49. minutuan, Oyarzunek zuzenean jaurtitako falta bat, etxekoen atean sartzeko zorian egon dena. Eta hurrengo jokaldian, Sánchezen erdiraketa eskuin hegaletik, Azkuek behartuta iritsi dena, baina ez du asmatu bizkaitarren ate aurrean. Irundarren beste aukera bat 56. minutuan. Capeleteren erdiraketa bat hilda geratu da etxekoen arean eta Seguínek ez du asmatu sare barrura bidaltzen. Nacho Sánchezek ere izan du, jaurtiketa gurutzatu batekin, 58. minutuan, eta Barandiaranek kornerrera bidali du. Paradaren errematea ere kanpora joan da.

Irundarren lehen gola 64. minutuan iritsi da. Lagapen txarra etxeko atezainari eta Nacho Sánchezek baloia moztu eta ate hutsean gola sartu du. Irungo taldeak bigarrena izan du 81. minutuan, Bravoren bitartez, baina aurrelari madrildarraren jaurtiketa gurutzatua kornerrera joan da.

Partida 0-1 horrekin amaituko zela zirudienean, bi minutuko zoramena iritsi da. 91.ean Jiménezek Galderri egindako penaltia adierazi du epaileak, eta Sergio Garcíak Real Unióneko atezaina ondo engainatu du. Eta 93. minutuan, Aguirreri egindako penaltia, Riverok 1-2koa egiteko.

RFEF Kopako Fase Autonomikoko final honi dagokion itzulerako partida Stadium Galen jokatuko da irailaren 14an. Real Uniónen hurrengo partida igande honetan, irailak 4, izango da, Palman, Atlético Balearesen aurka, 12:00etatik aurrera, Lehen Federazioko 2. Multzoko bigarren jardunaldiari dagokiona.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!
Letamendiak garaipen berri bat eman du penalti puntutik

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)