Santiago Miguélez Sánchez (Oviedo, 2002) Real Unión Clubeko jokalaria izango da bi aldeek erdietsi duten akordioaren ostean. Aurrelariak hurrengo denboraldirako fitxatu du.
Santi Miguélez Real Oviedo taldetik dator, bere bigarren taldeko giltzarrietako bat izan delarik azken bi denboraldietan. Azkenengo honetan, 14 gol sartu ditu, bere lana Lehen Mailara igo den lehen taldearekin uztartu duen bitartean.
Sporting de Gijón klubeko harrobian hazia, Covadongatik eta Burgos CF klubeko jubenil taldetik pasa da Atlético de Madrid klubeko bigarren taldean aritu baino lehen. Handik Oviedorako bidea hartu zuen.