Real Uniónek eta Sargía tabernak akordioa lortu dute, eta, horren arabera, Irungo establezimendua klubaren laguntzaile bihurtuko da. Leon Iruretagoiena kalean dago, San Juan plazan, eta hiriko ostalaritzan erreferente da.
“Kluba hazten ari da eta hazkunde horretan lagundu nahi dugu. Denek ezagutzen dute klubarekiko dugun sentimendua. Urteak dira Real Unión babesten ari garela, eta ziur gaude denok batera helburu handiak lortuko ditugula”, adierazi du Joseba Lopetegi establezimenduko gerenteak.
Óscar Galán klubeko marketin arloko arduradunaren ustez, “pixkanaka babesleak eta kolaboratzaileak proiektu honetara batzen ari dira eta beste batzuek gugan duten konfiantza berritzen ari dira. Guzti honek egiten ari den lana Irungo gizartera iristen ari dela ikusarazten digu”.