Real Uniónek akordioa lortu du Scientiffic Nutritionekin klubeko zerbitzu medikoen hornitzaile berria izan dadin.
Enpresak Andaluzian du egoitza nagusia, eta produktuen katalogo zabala du, hiru kontzeptu nagusitan bilduta: “Kirola”, “Osasuna” eta “Nutrizioa”. Erreferentzia horiei esker, kirolariek entrenamenduetan, partidetan eta atsedenaldietan dituzten beharrak asetzen dira.
Scientiffic Nutrition gehiago
Scientiffic Nutrition kirol-osagarrian eta osasunaren zaintzan aritzen den enpresa bat da. Bere produktu-ildoa elikadura osatu eta optimizatzera bideratuta dago, bere helburua eliteko kirolariaren errendimendua eta osasunaren zaintza hobetzea delarik. Produktuak azken belaunaldiko teknologiarekin diseinatu eta ekoitzi dira, kalitate-kontrol zorrotzenekin eta indarrean dagoen osasun-legediaren arabera.
Scientiffic Nutrition kirol-gehigarrien marka 2014an merkaturatu zuen MuscularStore Group SL enpresak. Mairena del Aljarafen (Sevilla) du egoitza nagusia, eta gaur egun lehen mailako hogeita hamar bat talderekin egiten du lan, besteak beste, Getafe CF, Cádiz CF, RC Celta eta Deportivo Alavés taldeekin.