Mikel Llorente Real Unióneko entrenatzaileak SD Eibarren aurkako partidaren amaieran aitortu duenez, “sentsazioak onak dira. Beldur puntu bat genuen partida goizegi irits zitekeela uste genuelako eta gainera aurkari sendo baten aurka, baina asteko zein gaurko sentsazioak onak dira. Taldea ondo lehiatu da, nahiz eta jokalari batzuek nahiko genukeen baino minutu gehiago jokatu behar izan dituzten”.
“Ezagutzen dudan talde bat ikusi dut. Gauza asko daude hobetzeko. Uste dut ondo defendatu dugula erdiko blokean eta beheko blokean. Arrisku egoerak sortu ditugu bigarren zatian bi aurrelarirekin eta lehenengoan ere aurrelari batekin eta Obietarekin”, adierazi du Hondarribiko entrenatzaileak.