Guztira 21 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan eta 5 gol sartu ditu.
Real Unionek eta Sergio LLamasek akordio batera iritsi dira jokalariaren kontratua 2022ko ekainaren 30a arte luzatzeko.
Llamasek 21 partida jokatu ditu Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, horietariko 15 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean eta beste 6 Real Unionek 1. RFEF Mailan jokatzeko txartela lortu zuen bigarren fasean. 5 gol sartu ditu eta II. Bidasoa Deportes Saria Goleatzaile Nagusiari irabazi du.
Sergio Llamas Pardo (Gasteiz, 1993) Alavesen harrobian hezitakoa da. 2017/18 denboraldia Irunen eman zuen utzita. Alavesera itzuli ondoren eta Finlandiako Rovaniemen Palloseura taldetik pasa eta gero, Real Unionekin sinatu zuen iazko udan denboraldi baterako.