Sergio Llamasek ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian. Deportivo Alavéseko harrobian hezia, Sergio Llamas Pardo (Gasteiz, 1993) utzita iritsi zen Irunera 2017/18 denboraldian. Alavésera itzuli ondoren eta Rovaniemen Palloseura talde finlandiarretik pasata, Irungo taldeak 2020ko udan sinatu zuen berriz ere, 2020/21 denboraldian guztira 21 partida jokatu zituelarik Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehen faseko 15, gehi Real Uniónek Lehen RFEFerako txartela lortu zuen bigarren faseko beste 6, 5 gol sartuz. Horri esker, II. Bidasoa Deportes Saria Goleatzaile Nagusiari irabazi zuen.
Aurreko denboraldian Llamasek 29 partida jokatu ditu guztira, horietatik 28 RFEF Footters Lehen Mailako I. Multzokoak, Palentzian jokatutako Errege Kopako partidaz gain, 7 gol sartuz eta 1.600 minutu baino gehiago batuz.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi dio.