Real Uniónek eta Sergio Santosek akordioa lortu dute atzelari madrildarrak datorren denboraldian Real Uniónen joka dezan, bigarren denboraldi bateko aukerarekin.
Real Madrid CFren harrobian hezia, Sergio Santos Fernándezek (Leganés, 2001) Real Madrid Castilla, CD Mirandés, Real Murcia eta Algeciras CF taldeetan jokatu du. Real Madridekin 2021eko irailaren 22an Real Mallorcaren aurkako ligako partida batean debuta egin zuen eta Youth League irabazi zuen talde zuriarekin. Internazionala ere izan da Espainiako 17 eta 19 urtez azpiko selekzioekin.