Shinichi Chan hiru puntu balio dituen gol batekin estreinatu da Galen

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Pérez, Montoro, Parada; Seguín (Chan, 57. min.), Azkue (Luque, 46. min.), Rivero, Sánchez (Jon Ander. 77. min.), Bravo (Espigares, 85. min.); Gagua (Santos, 46. min.).

CD Calahorra: Martínez; López, Vidorreta, Fernández (Arias, 74. min.), Rojas (Jiménez, 74. min.); Santana (Ibarrondo, 65. min.), Kortazar, Zubiri, Calvillo (Pascual, 57. min.), Gil; Baselga (Quezada, 74. min.).

Emaitza (1-0): 1-0, Chan (83. min.).

Epailea: Antonio Monter Solans. Txartel horia atera die Seguíni (31. min.), Riverori (45. min.), Irazustari (86. min.) eta Paradari (88. min.) Real Uniónen.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 24. jardunaldia. Stadium Gal. 646 ikusle.

Real Uniónek urrezko hiru puntu lortu ditu gaur arratsaldean arrisku eremutik ihes egiteko borrokan, Shinichi Chanen gol bati esker. Shinichi Chanek iragan asteburuan Reale Arenan debuta egin zuen eta gaur Galen debutatu eta hiru puntuak eman dizkio irundarrei.

Partidako lehen abisu serioa 7. minutuan iritsi da, Fernándezen jaurtiketa batekin, eta Irazustak luzapen handia egin behar izan du baloia kornerrera bidaltzeko. Real Unióneko kapitaina partidako jokalaririk nabarmenetako bat izan da. Erantzuna Nacho Sánchezen oinetatik atera da, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. 18. minutua zen. Irazusta berriro protagonista 22. minutuan, Baselgaren jaurtiketa geldituz. Eta berriro ere Nacho Sánchez, arriskua bisitarien areara eramanez. Riveroren lerro arteko pasea eta Real Uniónen hegalak ezkerrarekin egindako errematea atezainaren eskuetara joan da. Beste bat gehiago izan du Real Uniónek lehen zati honetan, Seguínek 37. minutuan urrutitik egindako jaurtiketa batekin.

David Movilla Real Unióneko entrenatzaileak bi aldaketa egin ditu aldageletan. Gaguak eta Azkuek euren lekua utzi diete Santosi eta Luqueri berdegunean, kontrako arean arrisku gehiago sortu eta baloi jabetza handiagoa izan nahian, nahiz eta probatzen lehena Baselga izan den berriro, 56. minutuan, Irazustaren esku-hartze on batekin. Luque, 20 metrotik gora, Calahorra ezustean harrapatzen saiatu da 65. minutuan, baina baloia Martínezen ate gainetik joan da. Garaipenaren gola 83. minutuan iritsi da, buruz, Shinichi izan da, minutu batzuk lehenago berdegunera sartua, lata behin betiko irekitzea lortu duena. Debut ezin hobea Hong Kongeko internazionalarentzat Stadium Galen, iragan asteburuan Reale Arenan partida ofizialean debuta egin ondoren lehen taldearekin.

David Movillaren taldeak 30 puntu ditu garaipen honekin. Taldea asteartean itzuliko da entrenamenduetara.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Berdinketa, puntuak pilatzen jarraitzeko
Bi goleko porrota Riazorrera egindako bisitan.
Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)